1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA
Garikoitz Nazabal Batzar Nagusietan

Fiskalitatearen eta basogintzaren ponentzietan gure ikuspuntua helarazi dugu

  • EHNE Gipuzkoa planteó la necesidad de un sistema tributario que proteja al sector

Gipuzkoako EHNEk lanean jarraitzen du mobilizatzera eraman zuen egoerari aurre egin eta administrazioei hartu beharreko neurri eta proposa­menak luzatuz, “Lehen sektorea lehenetsi” aldarria gogoan. Hau horrela Gipuzkoako Batzar Nagusietan lantzen ari diren bi ponentzietan Garikoitz Nazabalek parte hartu zuen maiatzean. Lehena fiskalitateari dagokiona izan zen, bertan aldarrikapenetan ardatz iza­ten diren eskariak aurrez aurre azal­du zituen. Sektoreari babesa emango dion fis­kalitate baten beharra jarri zen mahai gainean.

Aipagarri diren puntuetako bat azken hiru urtetan aplikatu diren hobariek portzentai berdinetan jarraipena izan dezatela zen, edota BEZ zergaren itzulketa azkarragoak eskatzea etxeetako alt­xortegiak presio gehigarriagorik izan ez dezaten. Gazteen jarraikortasuna bultzatzeko baserriak, makineria, lurrak edo basoak transmititzea erraztu beharraz hitz egin zuen, kargak kenduz dohaintzei, edo salerosketei.

Basoko ponentziari dagokionez esan EHNEk gaiaren inguruko irakurketa egin zien Batzar Nagusietako taldeei. Hasteko basoa lantzen dutenen aitortza eta babesa eskatu zen eta jabetza pribatuaren estatutu baten beharra azaldu zen, aisia eta eremu pribatuen artean dagoen talkan, esa­terako baserritarrak babestuko litezkeena .

Baso landaketak egitea sustatu eta abandonua ekiditeko, baso­gintzaren zerga sistema hobetu, landu gabe lurra utzi aurre­tik, baso landaketa lehenetsiaz. Inbertsio plana egokitzea ere eskatu zen, Bizkaiko Aldundiak argitaratzen dituen dirulaguntzak berdinduz eta beharrezkoa den aurrekontua onartuz, lanak egin dituzten denek ordaina jaso dezaten.