1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazaritza
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZARITZA
Aurten sagardoaren prezioak %10-20 egingo du gora

Bertako 250 sagastietako bost milioi kilo sagar erabilita 3,5 milioi litro ekoitzi dituzte

  • El pasado 11 de enero tuvo lugar la presentación de la sidra producida bajo la marca Euskal Sagardoa. Se mostraron satisfechos porque ha sido una cosecha muy abundante: cinco millones de kilos de manzanas de 250 manzanales autóctonos han sido usados para producir 3,5 millones de litros de sidra. Es una cifra alentadora, ya que el año pasado la cosecha fue escasa.
  • 5 millones de kilos de manzana autóctona para producir 3,5 millones de litros de sidra
  • La sidra de este año es más ligera, más aromática y con una graduación alcohólica menor

Urtarrilaren 11n egin zuten aurtengo Euskal Sagardoaren sor markapean ekoitzitako sagardoaren aurkezpena sagardogileek Donostian. Pozik agertu ziren inoizko uztarik oparoena izan baita: bertako 250 sagastietako bost milioi kilo sagar erabili dituzte 3,5 milioi litro sagardo ekoizteko. Pozteko moduko kopurua da, izan ere, iaz uzta eskasa izan baitzen eta pandemiak eragindako murrizketen ondorioz sektoreak kalte handiak pairatu baitzituen. 2021an, 1,1 milioi litro sagardo soilik ekoitzi zituzten eta murrizketen ondorioz, hamabost milioi euroko galera izan zutela kalkulatu zuten. Ez hori bakarrik, sagardo denboraldia bera ere atzeratu egin behar izan zuten.

Zailtasunak zailtasun, ordea, sagardgileen sektoreak indarrarekin ekin dio 2022ari. Urtarrilaren 28ra arteko murrizketak kontuan hartuta, sagardotegi batzuetan sagardogileek beraiek aterako dute sagardoa mahaira eta beste batzuetan mahaian izendatutako arduraduna joan ahalko da pitxarra betetzera kupeletara. Horrez gain, aurtengo sagardoaren deskribapena egin dute eta zehaztu dute iazkoa baino arinagoa dela, lurritsuagoa eta alkohol graduazio txikixeagoa duela.

Kostuek gora, prezioak ere bai

Unai Agirre Euskal Sagardoaren sor markako koordinatzaileak esan zuen sagardoaren prezioa %10-20 bitartean igoko dela aurten: “Sagarrak, beirak, kartoiak, argindarrak.... guztiak gora egin du eta sagardoak ere gora egingo du, lehendik ere errentagarritasun txikiko produktua izaki, egungo egoerara moldatuz joateko”.