Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Desarrollo rural
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Desarrollo Rural

Gipuzkoako EHNEren ekimenez, landa bideak arautzen dituzten ordenanatzen lanketa elkarlanean hasi dugu lehen sektoreko askotariko eragileek (nekazal sindikatuok eta Gipuzkoako Baso Elkarteak).

Azpeitiako Udalean Landa Bideei buruzko ordenantzari zuzenketak egiteko epea zabalik zegoela baliatuz, udalerri horretako alkateari bilera eskatu eta aipatu ordenantzei buruzko lanketa adostasunean oinarrituta onartzeko eskaera luzatu zitzaion. Eskaera onartu eta Azpeitiako Udalak Landa Bideen Ordenantza kontsentsuaren bidetik onartzeko atea zabaldu du eta elkarlanari ekin dio lehen sektoreko eragileokin batera.