Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Política agraria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Política Agraria
Uraren kanona zerga berria izango da baserritarrentzat

Lehen sektoreko erabiltzaileek %90eko hobaria izango dute aipatu zergan

Pasa den astean, urteroko Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluan, gaur egungo “uraren kanona reglamentuaren proiektu legeari” oniritzia eman zitzaion. Zer da, ordea, “uraren kanona”?

Erabiltzaile batzuei (industria batzuk) orain arte aplikatzen zitzaien zerga bat. Zerga honek baliabide naturalen erabilera kapitalizatu nahi du, uraren erabilerak inguruan izan dezakeen eraginagatik. Lege proiektu honekin, 2006ko Uraren Legea indargabetu eta Uraren Kanona reglamentuaren proiektu legea indarrean jarriko da. Honako eragina izango du lehen sektorean: Zerga ordaindu beharko dute lehen sektoreko erabiltzaileek. Nahiz eta %90- eko bonifikazioa izango duten “nekazaritzako praktika onak” betetzen direla justifikatuz gero. Urtean 200.000 litro baino gutxiago hartzen dituen erabiltzaileek ez dute ordaindu beharrik izango. Bestetik, ez da kontsumitzen den ur litroen arabera aplikatuko zerga, baizik eta “kaptazioa” edo ura hartzen den iturburutik hartzen den litro kopuruaren baitakoa izango da. Beraz, zergaren oinarria iturburutik hartzen diren metro kubikoak izango dira. Ordaindu behar dena iturburuan hartzen den metro kubiko (1000 l) bakoitzeko 0,03 zentimo izango da (honi nekazaritzako hobaria aplikatu behar zaio).

Sujeto pasibo izango dira uraren “kaptazioa” egiten duten pertsona juridiko edo fisikoak. Horrez gain, ez da ordainduko iturburutik hartu baina berriro “emari ekologikora” itzultzen den ura. Emari hori jasotako deposituak gainezka egin eta berriro itzultzen den ur bolumena izan daiteke edo iturburutik hartzen ez den ura. Legea indarrean 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko da.

Ondoren, hilabeteko epean, erabiltzaileek lehen deklarazio bat egin beharko dute: zein ur emari hartzen duten eta hau kontrolatzeko zein gailu duten adieraziz, besteak beste.

Ondoren, urte bakoitzaren hasieran autolikidazioa egin beharko du erabiltzaile bakoitzak. Aurreproiektu legea onartu zen kontseiluko botaketan, EHNEk aurka bozkatu zuen: “Lehen sektoreak uraren zikloari positiboki eragiten dio, ez gara erabiltzaile soilak. Uraren zikloari eta naturari mesede egiten diogulako ez dugu zertan zerga hau ordaindu. Beste zama ekonomiko bat gehiago litzateke baserritarrontzat, baita beste izapide burokratiko bat gehiago ere”. Botaketa aldeko 8 botorekin, 8 abstentziorekin eta aurkako 6 botorekin atera zen aurrera.