1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Ehnek salatu egin nahi du industria gaztagile batzuen jokaera, gaur egungo pandemia sanitarioa aitzaki, latxa ardi-esnearen ekoizleei eskinitako kontratuak gure sindikatuak eta sektoreak berak ezin ditu onartu. Hasteko presio-neurri gisa, aurten aurreko kanpainarekin alderatuta litro kopuru nabarmen txikiagoa jasoko duen mehatxua bota du.


Hori ez ezik, prezioa esnearen balizko destinuaren arabera (jatorrizko gazta edo bestelakoa), finkatzen duela dio, horrela ekoitzitako esnearen lehenengo %10 eta %20ko tarteari, iaz baino askoz ere prezio baxuagoa eskaintzen hasi da. Ehuneko hori aurreko urteko bolumena erreferentziatzat hartuta ezartzen da, eta gainerako esnea aurreko kanpainako prezioan eramango omen dute, beti ere iazko litro kopururaino iritsi arte eta produkzio handiagoa badago, lehen tarte merkea bezala ordainduko omen dute.


Esne bilketari murrizketa, Latxa Esnea kooperatibaren inguruan bildutako ekoizleengan oinarritu da bereziki, baina horrek ez dirudi kasualitatea, baizik eta ekimen kolektiboak ittotzeko ahalegina, kontratuak negoziatzerakoan industriak bere nagusitasunari eutsi ahal izateko. EHNEn ustez, holako mehatxua guztiz onartezina da, esneari bi prezio eskeintzea eta ekoizleen arteko desberdintasun haundiak ere onatezinak diren bezalaxe.

Horrekin batera, industrien artean isilbidezko akordio bat dagoela dirudi, ekoizleei esnea biltzeko zeregina adostuz, eta artzaiak dagokion industriarekin ez bada beste batekin tratoan aritzeko aukera gabe gelditzen dira.


Praktika mota horien aurrean, gure ustez, sektoreak batasun-dinamika bati ekin behar dio, kontratuak negoziatzeko orduan indar-posizio bateratua lortzeko, bereizketarik gabe, eta legeak horientzat ezartzen dituen gutxienekoak exijitzeko. Errealitatean, ordea, produktu galkorra denez, abeltzainak ohituta daude esne-bilketa aldez aurretik kontratuak sinatu gabe edo berritzeko bi hilabeteko epeak errespetatu gabe egitera, eta hori legez kontrakoa da, horrek ez baitu betetzen esne-sektoreko kontratazioari buruzko martxoaren 1eko 95/2019 Errege Dekretua.

Ardi latxaren esnea kalitatezko produktua da, bi jatorri-deituraren oinarria – Idiazabal eta Erronkari –, Kontsumitzaileen artean aintzatespen eta onarpen finkatua dutena. Gure sindikatuaren informaziaoren arabera aurten ere gaztandegi gehienek beren produktu guztia saldu izanak erakusten du aurrean esandakoa, eta, beraz, sinesgaitza zaigu esne-bilketa murriztea, gazta gutxiago merkaturatzeko aitzakiarekin.

Erabaki horren atzean, industriak irabazi handiagoa lortzeko kostuak murrizteko nahia dago, elikadura-katean zehar sortutako balio erantsia eragileen artean modu zintzoagoan banatu beharrean.