1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Oinak lurrean ez dituen beste lege batek eraso digu abeltzanoi oraingoan. Esne gordinaren komertzializazioan zuzenean eragiten duen erabakia hartu dute Espainiako Ministeritzan.

Esne gordina komertzializatzen dugun abeltzainok egun gure esneari egiten dizkiogun analisiez gain, beste hainbat egin behar dizkiogula zehazten du. Arazoa, ordea, ez da analisiak egitea edo ez, honakoa baino: betiko analisiez gain, analisi berriak egiteko laborategi homologaturik ez dago Hego Euskal Herri soan. Hau da, analisi horiek egiteko baldintzarik ezin dugu bete, ez dagoelako betetzeko egiturarik, ezta modurik ere.

Ezin horri, beste honako hau gehitu behar diogu: Gipuzkoako EHNEk egindako kalkuluen arabera, esne gordinari egin beharreko analisi berri horien paketeak hilabetero 400€ gehiago ordaintzea suposatuko digula abeltzainoi. Gehiegikeria handia da, eta gainera, betetzeko inolako aukerarik ematen ez diguna.

Adibidez, Euskal Herrian tradizionalki ardi esnearekin mamia egiten da. Kontsumitzaileek badakite mamia nola egin, esnea nola egosi, eta etiketan bertan ere horrela zehazten dugu. Ez du inolako osasun arazorik eragin urte, hamarkada eta mendeetan. Sektorearen biziraupena eta errentagarritasuna kolokan jartzen dute horrelako erabakiek. Sektorearen errealitatetik urruti hartzen diren erabakiak dira eta kaltetuak katearen bi katebegi ahulenak gara, beti. Baserritarrak eta kontsumitzaileak.

Dekretuaren moldaketa egin dezaten exijitzen dugu, izan ere, Europako irizpideak ez baitira Ministeritzak ezarri dituenak bezain zorrotzak. Horrez gain, Europak tradizionalki egiten den jarduera babestu behar dela dioen arren, Ministeritzak ez du irizpide hori aintzatetsi eta neurri erabat murriztaileak ezarri ditu. Horregatik, guztiagatik, abeltzainok esne gordina zuzenean saltzen jarrai dezagun Ministeritzak dekretua molda dezan eskatzen dugu.