1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Joseba Intsausti, irabazlea

Urriaren 10ean Idiazabalen jokatu zen Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketaren 38. edizioa. Otatza gaztandegiko Joseba Insaustik lortu zuen lehen postua: “Euskal Herrian lortu izan ditut bigarren eta hirugarren postuak, baina hauxe falta zitzaidan eta lortu dut azkenean”.

Guztira 30 lehiakide izan ziren aipatu txapelketan eta horien artean 14 izan ziren sailkatu zirenak. Dena den, horietatik hiruk lortu zuten saria eta beste bik aipamena. Bigarren postua Lekarozko Infernuko Gaztak lortu zuen eta hirugarren postua, berriz, Ordiziako lehian lehen postua lortu zuen, Goiburu gaztandegiak.

Sailkatuak

Euskal Herriko Artzai Gazta lehian lehen bost postuetan gelditu direnak:

  1. sailkatua - Otatza, Joseba Insausti.
  2. sailkatua - Infernuko gazta, Julen Arburua.
  3. sailkatua - Goiburu, Eneko Goiburu.
  4. sailkatua - La Leze, Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi.
  5. sailkatua - Goienetxe, Beñat Egaña.