1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA

EHNE-Nafarroak gure lurraldean laborantza lur ugari erabiliz, proiektatu eta instalatu nahi diren energia berriztagarrien makro instalazioen aurrean, laborantza-lurrak era bat babestea eskatuko du. Elikagaiak ekoizten dituen lurzorua, edozein gizarteren ondarerik garrantzitsuena da, eta horrela zaindu behar da, eta erakundeek legegintza neurriak ezarri beharko lituzkete horretarako.

Duela gutxi, gure sindikatuak, ekimen pribatua, Nafarroako hainbat eremutan datorren hamarkadan zehar, 7.500 hektareako azalera hartuko luketen makro planta fotoboltaikoak instalatzeko hainbat proiektu bultzatzen ari dela, jakin du. Gainera dagoeneko enpresa sustatzaileak tokiko eta gobernuko erakundeen baimenak lortzeko, eta alokairu bidez lurrak lortzeko, hainbat kudeaketa egiten ari direla ere jakin dugu.

EHNE-Nafarroatik zera diogu: laborantza lur metro bakar bat ere ez horrelako parkeetarako. Eta ez energia berriztagarrien aurka gaudelako, aitzitik, gure gizarteak premiaz behar duen trantsizio energetikoa aitzakiatzat hartuta, espekulazio-maniobra honetan enpresa-taldeak eta inbertsio-funtsak agertzearen aurka gaudelako baizik, eta herrietako bizilagunentzat horrelako instalazioek kanpo-efektu zama handiak dakartzatelako.

Etxea teilatutik hasi aurretik, eta parke eoliko gehiago sustatzeko planekin gertatzen den bezala, aldez aurretik energía plan bat nahitaez egin behar da, atal honetan gure lurraldean dauden beharrak ebaluatzeko, eta ondorioen arabera, beharrezko jotzen diren jarduerak egiteko.

Ez gaitezen itxutu, une honetan, etekin ekonomiko soilari, eta ez ingurumen jasangarritasunari erantzuten dioten proiektuei, erreztazun ugari ematen ari dira, eta hauek laster gauzatzeko prest daude, laborantza eremu galera haundia tarteko.

Gure herriak lurrari lotutako landa eremu izan daitezen nahi dugu eta Nafar Gobernuari Klima aldaketa legea oinarri, horrelako makroproiektuen aurrean, laborantza lurren babes trinko bat eskatuko diogu.

Era berean, toki-erakundeei horrelako proiektuen eta lan promesen atzean ezkutatzen diren enpresek, eskaintzen duten diru errazaren tranpan ez erortzeko, eta aldiz, autokontsumo proiektu txikiak bultzatzeko, eskatzen diegu, non auzotarrak, udalak edo kontzejuak diren irabazi asmorik gabe energia-ekimen horien benetako aktiboak eta kudeatzaileak.

Azkenik, gizarteari oro har, egungo ekoizpen eta kontsumo ereduetatik gure planeta gaizki tratatuarekiko errespetuzkoak eta jasangarriak diren, beste eredu batzuetara igarotzeko, aldaketa horrek, energetikoa izateaz gain, elikadura subiranotasuna ere helburu hartuko duena izan beharko duela esan nahi diogu eta gizartea bera izan beharko duela aldaketa honen protagonista eta aliatua.