Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Agricultura
Noticias EHNE
ACTUALIDAD AGRICULTURA

Urtarrilean, San Anton egunarekin batera, urtero Getariko Txakolina Izen Deituraren baitako uztari buruzko informazioa argitaratzen dute. 2022an jasotako mahats uztarekin egindako txakolinak gradu eta gorputz gehiago izango dituela adierazi dute. 2021ean baino %20 gehiago ekoiztu da 2022an, izan ere, 4,8 milioi mahats kilo bildu baitira. Mahats kopuru horrekin 4,3 milioi txakolin botila ekoitzi dituzte.

Uzta garaian izandako prezipitazio urrien ondorioz, gradu handiagoko txakolina egin dute. Horrez gain, zehaztu dute eguraldi lehor eta eguzkitsuak mahatsa oso osasun egoera onean izatea ekarri duela.

Iazko kanpainan txakolinaren esportazioa %30 igo zen. Era berean, txakolin gorria ere merkatuan pisu handiagoa hartzen ari da, dagoeneko ekoizpenaren %10a da. Datu horiek Getariko Txakolina egoera onean dagoela adierazten dute.