La Asociación de Alubia de Tolosa prevé cosechar entre 16.000 y 18.000 kilos de alubias
Babarrunaren festa ere iritsi da azaroan. Oraindik ere Tolosako babarrun uzta guztia jasoteko dagoen arren, Tolosako Babarrunaren presidentea den Estitxu Sudupek adierazi du Tolosako Babarruna 20,5 hektareatan ekoizten dutela elkarteko kide diren 37 ekoizlek, eta aurten, gutxi gorabehera 16.000-18.000 kilo bitartean jasotzea espero dutela.
Uztaren kopuruaz gain, Sudupek adierazi du aurtenego babarruna iazkoa baino txikiagoa izango dela, baina egosteko errazagoa.
Bestetik, iaz baino hiru ekoizle gehiago diren arren, gazteak animatu nahi izan ditu Sudupek Tolosako Babarrunaren elkartean sar daitezen eta babarruna ekoizteari ekin diezaioten.