Euroeskualdeko funtsek babestutako ekimena
- El proyecto RetPIM acogerá a las variedades de pimientos de Espelette, Gernika y Piquillo de Lodosa
- Cuenta con el asesoramiento técnico de INTIA y HAZI, y la financiación económica de la Eurorregión
Espelette, Gernika eta Lodosako piper barietateak RetPIM proiektuaren bidez batuko dira. Elikagai horien jatorri deitura ezberdinek bultzatutako ekimena da, eta INTIAren eta HAZIren aholkularitza teknikoa izan du, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen funtsen bidez finantzatzeaz gain.
Ekimen hori abiarazteko lehen bilera Espeletten egin zen martxoaren 12an, eta, bertan, RetPIMeko agenteek topaketa gehiago programatu dituzte bazkide diren hiru erakundeen artean, 2025eko otsailerako.
Mugaz haraindiko lehen sare horren oinarriak ezarri nahi dira, esperientziak eta ikuspuntuak, produktuen trazabilitatearen kudeaketa, laguntza teknikoa, produktuen kalitatea edo eragin sozioekonomikoa, bezalako gaiak elkarrekin lantzeko. RetPIMeko bazkide diren erakundeek etorkizunean lankidetzarako aukera bat ikusten dute proiektu honetan.
Gernikako Piperra Bizkaiko herri honen inguruan landatzen den barietate oso berezia da. Forma luzea eta kolore berde distiratsua du, eta zapore berriz leuna eta min xamarra du. Bilketa eskuz egiten da, hautaketa arduratsua bermatuz eta behar duen freskotasuna ziurtatuz. Azkenik, Lodosako pikillo piperra Nafarroako herri honen gertu dauden zortzi udalerritan landatzen den barietatea dugu. Triangelu forma, kolore bizia, zapore gozoa eta testura leuna ditu bereizgarri. Piper hau udan ondu eta eskuz biltzen da, ondoren sutan erre eta eskuz zuritzen da.