Oñatiko Udalaren Herri Onurako Mendietan larreratzeak eta artzaintxabolen erabilera arautzeko udal ordenantza behin betiko onartu izana publikatu zuten. Bertan azaltzen du Udalak Herri Onurako Mendietan gehieneko abere zama 2,0 UGM/ha-tik gorakoa ez izateko ahalegina egingo duela eta helburua, batez beste, abere karga hektareako UGN batera hurbiltzea eta beti 0,2 UGM/ha-tik gorakoa izatea. Era berean, txabolak artzaintza jarduerari lotutako erabilera izan behar dutela soilik adierazten du.