Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
2014ko CLPBren irudia

Baionako Merkataritza Auzitegiak iraunbide judizialean ezarri ditu kooperatiba baita gaztandegia ere

Mediabask komunikabidearen bidez argitaratu da Aldudeko Gasnategia eta Euskal Herriko Esne Kooperatiba jasaten ari diren arazo ekonomikoen ondorioz, Baionako Merkataritza Auzitegiak iraunbide judizialean ezarri dituela, izan ere, kooperatibak hainbat milioi euroko zorra baitu. Mediabaskek adierazitakoaren arabera, kooperatiba hainbat hartzailerekin harremanetan jarri da, baina “ez da proposamen sendorik egina izan”. Hartzailerik agertuko ez balitz, Auzitegiak ezarritako epean enpresak likidazio judizial bati ekin beharko dio.

Aurrekariak
Euskal Herriko Esne Kooperatiba 1970eko hamarkadan sortu zuten etxalde batzuetako behi eta ardi esnea biltzeko. Autonomian beste pauso bat emateko asmoz, 2011n gaztandegia egitea otu zitzaien eta 2014an ekin zion Alduden lanari. Urte hartan bertan ohartu ziren Axima Refrigeration enpresak lanak gaizki egin zituela eta auzibidea ireki zuen kooperatibak. Pauko Dei Auzitegiak arrazoia eman zion kooperatibari eta Axima milioi bat euro ordaintzera kondenatu zuen. Baina era berean kooperatibak kalte inmaterialak leporatzen dizkio Aximari eta hori beste auzi batean ebatzi beharko du Baionako Auzitegiak. Aximak 11 milioi euroko kalteak eragin dizkio aktibitatean eta salmentan Euskal Herriko Esne Kooperatibari Aldudeko gasnategian.