Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Ardiak Ordiziako kaleetan

Aurten zortzi ustiategi gutxiago erregistratuta dauden arren, gazta kiloek gora egin dute

Pazko asteko asteazkeneko Ordiziako azoka berezia izan ohi da, izan ere, Artzain Eguna ospatzen baitute. Eguerdi aldera 2.000 buruko artaldeak igaro ohi ditu Ordiziako kaleak eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko ekoizpenari buruzko datuak ere emateko baliatzen dute Jatorri Izendapeneko kideek. Aurten gazta ekoizpenak gora egin duela adierazi dute: 1.368.389 kilo ekoitzi dituzte. Datu horrek hala ere, ez du azaleratzen beste honakoa: kilo kopuruak gora eginagatik zortzi ustiategi gutxiago daude Jatorri Izendapenean erregistratuta.

Erregulartasuna eta kalitatea

Idiazabal Jatorri Izendapeneko Gazta berriaren aurkezpenaz, baita datuak emateaz gain ere, Gaztaren kalitateari eta Erregulartasunari sariak ematen dituzte Ordiziako Artzain Egunean. Aurten artzai gaztagilearen mailan, Segurako Ondarren gaztandegiko Eneko Goiburuk jaso du saria bigarren urtez jarraian. Iaz Euskal Jaien baitan egiten den gazta lehiaketan saria eskuratu zuen segurarrak. Gaztandegien mailan, berriz, Idiazabalgo Goiburu gaztandegiko Abel Goiburuk jaso du garaikurra hirugarrenez, izan ere, 2019 eta 2021ean ere eskuratu baitzuen.