Apirilaren 3an, Pazko asteko lehen asteazkenean, aurten ere Ordiziako Artzain Eguna ospatuko dute. Eguneko protagonistak artzainak eta ardiak izango diren arren, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztak ere distira egiten du egun horretan.
Bertan aurkeztu ohi dute denboraldi berria. Ez hori bakarrik, ordea. Izan ere, gaztandegi eta gaztagileen artean Erregulartasunaren saria banatu ohi baitute.
Herriko kaleak milaka ardik hartzeaz gain, gazta berria moztuko duen pertsonaia izan ohi da, Idiazabal Jatorri Izendapenareneta artzaien aldeko aldarria egiten duena.