Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Maiatzaren hasierarekin batera herriko larreetara ganadua igotzeko epea zabaldu da
 
Maiatzaren lehena iristen denean Larraitzen egin ohi den festa da ezagunena, baina ez da ganadua goiko larreetara eramaten den Gipuzkoako eremu bakarra, ezta festa egiten den bakarra ere.
 
Covid-19aren eraginez, festek ere beste kutsu bat hartu dute eta jendetzarik ez da inon bildu, baina abereen txintxarri hotsa entzun ahal izan da askotariko haranetan behetik gora eginez.
 
Berastegin, esaterako, San Isidro egunean egin zuten larre irekiera. Berastegiarrek Gorosmendi eta Ipuliño eremuetako larreetara eraman zituzten beren aziendak.

Villabonan, berriz, maiatzaren 1a baliatu zuten larreak irekitzeko eta Komizarren ospatu zuten irekiera