Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Aizkorri mendilerroa

2015ean egindako aldaketak atzera botatzeko eskatu da

Aizkorri Aratzeko Partzuergoa Gipuzkoako Segura, Idiazabal, Zegama eta Zerain udalerriek osatzen dute, baita Arabako Donemiliagak eta Asparrenak ere.

Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrak mendien erabilerak eta aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatzeko proposamena jarri du jendaurrean interesa duen edonork ekarpenak egin diezaizkion. Gipuzkoako EHNEtik honako ekarpenak aurkeztu ditugu: “1995. urteko ordenantza hauek, azken urteetan hainbat aldaketa izan dituzten. Horien artean 2017koa. Azken hori juntan onartua izan zen arren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ez da oraindik argitaratu. Alde batetik, ‘Onuradun eta erabiltzaileak’ ataleko 8. artikuluak dio Partzuergoko ondasunen erabilpenean lehentasunezko eskubidea aitortzen zaiela partzuerrei izaera hori ez dutenen aurretik, antzinako ohitura horren arabera eta beti indarrean dagoen legeriarekin aurkaesanik sortzen ez bada. Eta bestetik, ‘Abere eta Larreen Aprobetxamendua’ ataleko 25. artikuluan zehazten da, ordenantza honen ondorioetarako, ordenantza honen 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera partzuer izaera duten eta ondorengo baldintzak betetzen dituzten biztanleei emango zaiela abeltzain-partzuer izaera: aprobetxamendua lortzeko unean gutxienez 3 urteko antzinatasunez izena emanda egotea udal erroldan eta bere jarduera nagusia abeltzaintza izatea, ekainaren 6ko 34/1989 Foru Dekretuko 2.3.artikuluan jasotako irizpideekin bat etorriz”.

Transhumantzia aintzat hartu

Gipuzkoako EHNEtik uste dugu erabiltzaileak definitu eta hauek bete beharreko baldintzak arautzeko nahikoa aipamen egiten dela ordenantza hauetan eta ekarpen honekin gure ezadostasun osoa agertu nahi diogu 2015. urtean, abeltzainen iritziak bildu gabe, zuzenean jasotako aldaketari. Hau da, 22. eta 35. artikuluetan gehitu zen ‘abere ustiakuntza Partzuergoko edozein herritan kokatuta egon beharko da’. ‘Abere-ustiakuntza’ definitzea falta da ordenantzan eta horri gehitu nahi diogu artzantzan transhumantziak izan duen garrantzia. Neguan artaldeak menditik jaitsi eta klima epelagoetara eramanten zituzten artzainek. Mendiko elurtetatik ihesi, artzainek negua beste nonbaiten ematen zuten, artaldeentzako larre bila eta gaur egun ere halaxe gertatzen da. Are gehiago, gipuzkoar gehienek herri zehatz batean erroldatuta egonagatik ere, egunero kilometro asko egiten dituzte lanera joan ahal izateko. Hori guztia kontuan hartuta, ez diogu zentzurik ikusten aurrez aipatutako esaldiari eta aipamen hori ordenantzetatik kentzea eskatzen dugu.

Pertsona juridikoez

25.artikuluan pertsona juridikoentzako ezartzen diren baldintzak, inbertsioetarako laguntza lerroan zehazten direnak kontuan hartzea eskatzen dugu, hau da, pertsona juridikoetan partaide direnen %50ak eskatutako baldintzak bete ditzaten exijitzea, ez gehiago ez gutxiago