Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Bost urteren buruan komertzializatu nahi dute

Bost urteren buruan Real Deal Milk enpresak supermerkatuei zuzenean saldu nahi die sortuko duten produktua

Real Deal Milk startupak “behirik gabe, behi esnea ekoitziko” duela aurreratu du. Antza denez, hartzidura prozesu batetik abiatuta, esnea sor dezakete, baita gaztak eta jogurtak ere. Aipatu enpresaren helburua, behirik gabe, esnekiak sortzea da, ezaugarri biologiko berdinak izango lituzkeena, baita zapore eta testura ere. Bost urteren buruan zuzenean supermerkatuetan saldu nahi dute sortuko duten produktua.
Real Deal Milk-ek Hartzidura-zehatza deitzen den prozesua erabiltzen du kaseina eta gazura sortzeko: “Legamiaren zelulei proteina horientzako errezeta genetikoa ematen zaie eta martxan jartzen dira, proteinak sortzeko proteinak eraikitzeko makina gisa jardunez”.

Proiektu hauek sektorean sortzen duten ezinegona handia da, izan ere, ekoizten dituzten produktuak ez baitira inondik inora benetako esnea. Atzean dagoen diskurtsoa ikerketa zientifikoaren kutsuz janzten den arren, ingurumena zaintzeko eta denen osasuna babesteko asmo filantropikoz ari direla azaltzen duten arren, errealitateak beste kolore bat duela argi dugu EHNEtik. Esnearen ordezko produktu hori sortzeak behiak eta planeta “salbatuko” dituela adierazten dute, gaineratuz era berean, behiek arazoak sortzen dituztela. Inon zehazten ez dutena da, esnearen ordezkoa den produktu hori industriari saldu eta patente bat sinatzen duten momentuan, pertsonen elikadura gutxi batzuen eskuetan gelditzen dela. Ez dute aipatzen, hein berean, legami horiek eta proteina horiek beren lana egin dezaten inguru kontrolatu bat behar dutela eta horrek ingurumenean duen inpaktua zein den, ezta beharrezkoa duten uraren zenbatekoa ere. Laborategiko haragiaren ekoizpenerako darabilten diskurtso berdina dago honen atzean, baserritarrak kaltetzen dituena.