Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Merkaturatzerako 2023 edo 2024a izango dela adierazi dute

Frantziar estatuan ari dira egiten esperimentua, baina ez du sektorearentzako erabateko itxaropenik piztu

  • En Francia están experimentando dos vacunas para hacerle frente a la gripe aviar

Gipuzkoan hegazti gripearen hiru kasu atzeman ondoren, hegazti hazle guztiak belarriak tente jarri ditu. Gaitzaren bilakaerak asko baldintza dezake oilasko, oilo, ahate, zein bestelako hegaztien hazkuntzen aritzen direnen jarduna. Iparraldean baserritarren artean aparteko itxaropenik piztu ez duen arren, jakitera eman dute bi txerto esperimentatzen ari direla hegaztigripeari aurre egin ahal izateko. Maiatzaren 10ean hasi ziren eta Landetako eta Gers Departamentuetako baserri banatan bi laborategitako txertoak ari dira probatzen. Bat Alemaniako Boehringer laborategiarena da eta bestea Ceva Sante Animal-ena.

Testa egiten ari zaizkien ahateak ez dira merkaturako. Oraingoz hamar lekutan egingo dituzte frogak: lehen txertoa ahatekumeei jartzen diete eta bigarrena hiruzpalau astetara. Hiru hilabete igaro ondoren, txertoa jaso duten ahateak Osasun Segurtasun Agentzia nazionalera bidaliko dituzte, bertan birusari aurre nola egiten dieten aztertzeko. Aipatu esperimentuak sei hilabete iraungo dituela adierazi dute, eta emaitzak eztabaidaezinak badira ere, jakinarazi dute txertoa ezingo dela merkaturatu 2023-2024ra arte gutxienez. Sindikatuetatik dei egin zaie agintariei sektore industriala beste era batera kudea dezaten eskatuz, bestela horrelako gaitzek ez baitute mugarik izango.