Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería

Artilea entregatzeko aldez aurretik hartu behar da hitzordua

  • Para realizar la entrega de la lana se debe pedir cita previa y abonar la cuantía correspondiente

Ekainaren 29an ekin zioten artile bilketari. Aurten ere azken urteetan egindako bilketa mota berdina antolatu dute Lurgintzak, Landaolak eta Abelurrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, artile bilketaren kostua ardi kopuruaren araberakoa izango da (eskubiko beheko koadroan ikus daitezke zenbatekoak). Era berean, gogorarazi dute, artilea entregatzeko hitzordua aldez aurretik hartu behar dela 627 452 397 telefono zenbakira deituta eta zein lekutara eramango den zehaztu behar dela (zein lekutan eta zein egunetan bilduko den artilea ezkerreko koadroan ikus daiteke). Hitzordua hartzerakoan, artzainaren izena, deiturak, helbidea eta NAN zenbakia eman beharko dira, baina aipatu datu horiek bat etorri behar dute Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin, izan ere, informazio hori erabiliko baita faktura egiteko. Faktura hori izango da edozein ikuskapenen aurrean, artilearekin zein kudeaketa egin den egiaztatzeko balioko duena. Bestetik, artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adierazi beharko du.

Horrez gain, artzainak artilea entregatu aurretik dagokion diru kopurua sartu beharko du honako kontu korrontean, kontzeptuan izen abizenak eta baserria adierazita: Kutxabank: ES98 2095 5029 1110 6295 0166. Hori egin izanaren egiaztagiria erakutsi beharko zaio arduradunari artilea entregatu aurretik, izan ere, hori ez badu ezingo baitu artilerik entregatu. Artilea entregatu ondoren arduradunak faktura emango dio artzainari.

Zakuak artzainak berak hustu beharko dituela zehaztu dute eta adierazi ulertzen dutela ahalegin handiagoa suposatzen duela artzainarentzako, baina bilketa kostuak gehiago handitu ez daitezen erabaki dutela horrela egitea.

Tarifak:  Aipatu kopuruek BEZa barne dute.

  • 1-50 buru-36,30€
  • 51-100 buru -60,50€
  • 101-150 buru -84,70€
  • 151-200 buru -108,90€
  • 201-250 buru-133,10€
  • 251-300 buru-157,30€
  • .301-350 buru -181,50€
  • 351-400 -205,70€
  • 401-500-254,10€
  • 501-600-302,50€
  • 601-700-350,90€
  • 701<-600-400€

    Egutegia
  • Uztailak 4 -Mendaro: Igartualdea poligonoa, 2C
  • Uztailak 6 -Oñati: Urrutxulo ekarpen gunea
  • Uztailak 11 -Oiartzun: Makutxo bidea, 5
  • Uztailak 13- Asteasu: Agroaldea, poligono industriala, 188
  • Uztailak 18-Azpeitia: Lasao, Anardi area aldeko aparkalekuan (Corrugadosen parean)
  • Uztailak 27- Berastegi: Artalekun, Aitzerga auzoa