Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria
Atharratzeko Prefosta ostatua

Iparraldeko lurralde bakoitzeko tematika bat antolatu dute

  • Durante el ciclo han organizado tres jornadas, una por cada herrialde de Iparralde
  • Los y las jóvenes de ELB han comenzado un ciclo para reflexionar sobre los temas que les parecen importantes

ELBko gazteek, AFI laborantza herrikoaren sarearekin batera, instalazio transmisio kafe zikloa antolatu dute. “Laborantza arloan inportanteak iruditzen zaizkigun tematikak lantzeko kafe hauek berriz egitea pentsatu genuen”, azaldu du Betti Duhalde laborari aihertarrak Kazeta egunkariak. Ipar Euskal Herriko herrialde bakoitzeko kafe bat antolatu dute. Lehena Atharratzen egin dute instalazioaren gaiari buruz: “Laborantzan ez zen norbaiti etxaldean nola instalatu e r a k u s t e k o ” . Erretiroa hartu behar duten laborarien eta instalatu behar dutenen artean zubi lana egin behar dela adierazi dute, etxalderik geldi ez dadin erreleborik gabe.

Hazparnen eta Larzabalen Bigarren hitzordua Hazparneko Mimi ostatuan egin zuten apirilaren 13an, laborarien denbora librea lantzeko. Lau laborariek beraien etxean denbora librea izateko nola egiten duten azaldu zuten (Bruno Junquet, Antton Uhalde, Francis Larrea eta Herve D a m e s t o y ) : “Gure belaunaldia aisialdirako gogoarekin eta bidaiatzeko erraztasunekin handitu da”, zehaztu du Duhaldek.

Hirugarren eta azken kafe zikloa Larzabalen antolatu dute maiatzaren 4rako Espelletenia ostatuan, “Elkartzea, aterabide bat?” gaia jorratuko dute. “Elkarrekin, binaka edo hirunaka, etxaldean lanean ari diren laborariak ukanen ditugu, abantailak eta zailtasunak aipatzeko”.

Hitzorduak denentzako irekiak direla adierazi dute.