Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Haize errota bat irudikatu zuten

Zentral eolikoen aurkako Gipuzkoako taldeek agerraldi kolektiboa egin zuten urriaren 11n Elosun, 13:00etan. Azkoitiako Oletan ere Ez!, Azpeitiako Sañu Bizirik, Zestoako Sainu Bizirik, Bergarako, Elgoibarko zein Soraluzeko Karakate Bizirik, Urretxu eta Zumarragako Urretxu- Zumarraga Bizirik!, Zizurkilgo Andatza-Ezkeltzu Bizirik eta Usurbilgo Andatza-Ezkeltzu Bizirik taldeetako kideak elkartu ziren.


Mokadua egiteko aukera egon zen. 13:00etan, agerraldi kolektiboa egin zuten eta jarraian, haize errota bat irudikatu zuten. Prentsaurrean adierazi zuten aurreikusten diren proiektu horiekin ez zaiela “gipuzkoarren behar energetikoei aurre egingo, aberatsen diru gosea asetuko” dela baizik. Energia hori lortzeko dagoeneko artifizializatuta dauden eremuak erabiltzea eskatu zuten: “Instalazio txikiagoak egitea egokiagoa da, energia kontsumituko den lekuetatik gertuago eta jada artifizializatuta dauden lekuetan: esate baterako, teilatuetan edo poligono industrialetan”. Era berean, esan zuten, Gipuzkoa oso industrializatuta dagoen eremua dela, horregatik beharrezkoa dela ingurumena zaintzea, “bertako mendi, baso, zelai edo sare hidrologikoak, bertako biodibertsitatea zaindu behar da”.