Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente

Arrautzetan, aldiz, laukoitu egin da

  • Han contrastado los datos de otras investigaciones realizadas en torno a otras incineradoras
  • La cantidad de dioxinas en el musgo de la zona de la incineradora es 20 veces mayor

Zubietako erraustegiaren inguruko kutsadura 2019an neurtzen hasi zirenez geroztik, dioxina kopuruak gora egin du nabarmen. Dioxina kopururik altuena erraustegitik 3.600 metrora dauden goroldiotan topatu dute: hogei aldiz gehiago. Zubieta inguruan dauden oilotegietako arrautzetan, berriz, laukoiztu egin da substantzia horren kopurua.

ToxicoWatch Herbereetako fundazioak ekin zion 2019an laginak hartu eta ikerketak egiteari. Albisteak urtetik urtera okertzen joan dira. Izan ere, dioxinen kopuruak gora egin du, bai lurrean bai elikagaietan ere.

Hala ere, beste substantzia batzuk ere topatu dituzte: PFAS. “Biomatrizeetan, goroldioetan, arrautzetan eta sedimentuetan” agertu omen dira. Antza denez, legeak ez ditu aintzat hartzen aipatutako substantzia horiek, baina zientifikoki “oso kezka handia” dagoela horien inguruan adierazi dute Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek.

Beste herrialde batzuetan
Beste herrialde batzuetako erraustegien inguruan egindako ikerketetako datuekin erkatu dituzte Zubietakoak. Madrilekoekin eta Pariskoekin, hain zuzen. Aipatu bi planta horiek 20 urte daramatzate lanean, Zubietakoak, aldiz, bi urte. Madrilgo eta Parisko plantek PCDD/F dioxinari dagokionez 5,3 eta 3,80 pg- EQT (pikogramo baliokide toxiko) dituzte hurrenez hurren. “Kutsatzaile permanenteak eta akumulatiboak dira, urtero urtero handituz joaten dira”, zehaztu dute. Datu horiek oinarri hartuta, eta ikusita Zubietakoak 2,00 pg-EQT-ko kopurua azaleratu duela, Mugimenduko kideek gaineratu dute “horrelako emaitzak izatea oso kezkagarria dela”.