Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Starkrafi aurretiazko administrazio baimena onartu zaio

Irailaren 23an aurretiazko administrazio baimena aurkeztu zuen; ez du beste inork besterik aurkeztu
Starkraft enpresak Piaspe proiektua garatzeko lehen urratsa eman du. Irailaren 23an aurretiazko administrazio baimena aurkeztu zuen eta jendaurrean egon da huraz geroztik. Bitarte horretan beste enpresaren batek ere aukez zezakeen baimen eskaera baina inork ez du halakorik egin.

Aurkeztutako dokumentu horiekin Azpeitia, Errezil eta Zestoa arteko lur horietan haize errotak jartzeko eskaera egiteko aukera du Starkraften filiala den Desarrollos Renovables Iberia PI SLU enpresak. Hala ere, oraindik hilabetez ebazpenaren kontra helegitea aurkezteko aukera dago.
Nagore Alkorta Azpeitiako alkateak adierazi du: “Aurretiazko administrazio eskaera onartuko baliote ere, beste hainbat galbahe pasatu beharko lituzke enpresak. Ingurumen inpaktuaren txostena egiteko dago, baita hegaztien eta faunaren txostena ere. Gainera, haizea neurtu behar dute urtebeteko epean, nahikoa dabilen den jakiteko. Eta garrantzitsuena: Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu gabe dago. Plan horrek esango du EAEn zer lekutan jar daitezkeen haize errotak, eta zein baldintzatan”.