Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Antondegi eremuaren irudia

Antondegi eremuan eraiki nahi duten olatu artifizialen parkearen aurka agertu da

Construir un parque de olas en terrenos idóneos para la agricultura, a 4 km del mar, es un disparate.

Donostiako Antondegi eremuan Udalak eta Wavegarden enpresak eraiki nahi duten olatu artifizialen parkea zentzugabekeria handia da. Itsasotik 4 kilometrora dagoen eremu batean, nekazaritzarako ezinhobeak diren landa lurretan.

Donostiako Udalari, Eusko Jaurlaritzari eta administrazioari orokorrean esan nahi diogu, nekazal lurren galeran zeresanik eta zereginik baduela. Elikadura burujabetzaz hitz egiten dugu, baserritarren erreleboaz, ingurumena zaintzeaz eta gero, nekazaritzarako egokiak diren lurrak artifizializatzen dira aurrez aipatutako helburu horiek guztiak zapuztuz.

Antondegiko nekazal lurrak baserritarrek kudeatu dituzte eta horregatik daude horren txukun. Abereentzako bazka egin dute bertan, inguruko biodibertsitatea zaindu dute urtero-urtero eremu hori garbi mantenduz. Lur horien askotariko balioak baserritarrek egindako kudeaketatik jaio dira eta balio hori gizarteari eskaini zaio. Baina beste behin ere, nekazaritzari bere izaera estrategikoa ukatu, elikadurari zor zaion garrantzia kendu eta horrelako proiektu bat sustatzen dute administrazioek.

Donostia bezalako hiri batek ez du horrelako proiektu baten beharrik, baina egunero elikatu behar duten pertsonak biltzen ditu bere baitan. Paradoxikoa da, baina hiriaren elikadura zaindu beharrean, hiritarren osasunaren aldeko apustua egin beharrean, berdeguneen irrikaz dagoen hiri horri olatu artifizialen parkea eskaintzen zaio.

Zentzugabekeria galanta da.