Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Plaka fotoboltaikoak

EHNEk, GILBEk eta ENBAk egin diote eskaera

Gipuzkoako Lore eta Barazgileen elkarteak (Gilbe-k), ENBA eta EHNE sindikatuen babesarekin, “Garraio Hiria”-ren parean dagoen lursaila, nekazaritza erabilerarako izan dadin eta inguruko nekazariekin agroalde berri bat sortu dadin eskaera egin dio Astigarragako Udalari. “Nekazaritzako eremu guztiak ari dira behin eta berriz azpimarratzen lursailen eskasia dela gure sektorearen arazo larrienetako bat. GILBEk, zuzenean ezagutzen ditu Gipuzkoako industria eta hirigintzagarapenak baratze-ustiategietan izan dituen ondorioak. Gure probintziako ekonomiaren bereizgarri diren jarduera industriala eta zerbitzuak ibaiertzeko eta behealdeko lurzoru onenen okupazioari esker garatu dira. Jarduera horiekin batera, komunikazio sareek ere nekazaritza ustiategi askori eragin diete. Horietako asko desagertu egin dira beren lurren desjabetzeen ondorioz.(...).

Mende bat baino gutxiagoan, gure probintziaren garapen ekonomiko eta soziala nekazaritza sektoreari bere lurrik onenak kenduz baino ez da posible izan. Era berean, ulertu behar da edozein lurzoruk ez duela balio baratze jarduerarako. Abeltzaintza, fruta eta baso jarduerak egin daitezke lurzoru garaiagoetan, baina gure lurraldeko maldak ez dira egokiak gure erabilerarako. (...)

Baratze sektoreari egin dio kalterik handiena gure garapen ereduak; horregatik, uste dugu ordezkatzen gaituzten administrazioek konpromiso bat hartu behar dutela oraindik bizirik dirauten nekazaritza ustiategiekin eta jarduera horretan aritu nahi duten baina beren ibilbide profesionalari ekiteko lursail eskasiak eta lursailen prezioak oztopoak sortzen dizkieten nekazari gazteekin. Lurzorurik eza arazo bat da gazte horientzat, baina, era berean, familia ustiategi finkatu askorentzat, ezin baitute hazi, ustiategian lurzoru gehiago ez dutelako. Ustiategi asko desagertzearekin batera, tokiko produktuen eskaria handitu egin da azken urteotan: tokiko ekoizleekin konprometitutako kontsumo talde txikiak antolatzetik, banatzaile handien eskaera gero eta handiagoa izateraino eta ezinezkoa da egungo tokiko ekoizpenarekin horri guztiari aurre egin. (...) Banatzaile handiak, gaur egun, gure lurraldea miatzen ari dira, tokiko ekoizleen bila, tokiko ekoizpenean duten interesaren aurkezpen- txartela izan dezaten. Baina, gure sektorean hainbeste aktibo galdu denez, ezin zaio aurre egin eskari horri. Testuinguru horretan, merkaturatzaile handi batek gure ekoizleentzat kaltegarria izan daitekeen eredu bat proiektatu du. Araban garatzen ari da, eta bere helburua da Euskadin kanpoko ekoizle handi bat instalatzea: barazkiak ekoizteko 20 hektarea berotegi izango dituen makroustiategi bat. Azkenean, bertako ekoizlerik gabeko tokiko ekoizpena izatea litzateke helburua. Kate handien hornikuntza-beharrak eredu horretan aurki dezake bere arazoen konponbidea. Ekoizpen sektoreak berak, bere elkarte eta sindikatuen bidez, salatu du eredu horrek eragin negatiboa izan dezakeela gure baratze ustiategietan. Hori dela eta, egoera honetan, eta tokiko ekoizpenaren eskaria gero eta handiagoa denez, beharrezkoa da gure lurraldeko ustiategien hazkundea bultzatzea, ahal den neurrian lurzorurako sarbidea erraztuz. Gipuzkoan, azken hamarkadetan, hainbat "agroalde" sortu dira, tokiko ekoizpenerako egokitutako espazio publikoak. Espazio horiek balio izan dute desjabetzeen ondorioz lurzorua galdu duten ekoizleak berriro instalatzeko eta nekazari gazteek jarduerari ekin ahal izateko. Gune horiei esker, ustiategi batzuk mantendu dira, eta, horrela, tokiko ekoizpenaren eskaerari eutsi zaio.

Gaur egun, Astigarragako udalerritik hurbil dauden hainbat ustiategik lurzorua behar dute beren jarduera propioa proiektatzen jarraitzeko. Garraioaren Hiriaren aurrean, gutxi gorabehera bi hektarea dituen partzela bat dago, eta Udalak gune horretan eguzki-plakekin energia ekoizteko planta bat jartzeko erabiltzeko asmoa du. Lursail horren esleipena Behemendiren esku dago, eta egun nekazaritza-kalifikazioa du. Leku horretan agroaldea eraikitzeko asmoa zegoen, beste interes batzuk lehenetsi arte, hala nola garraioaren hiri bat eraikitzeko beharra. Horren ondorioz, baratzezainak birkokatu behar izan ziren, Aldundiak Urnietako agroalde berria eraikiz.

Orain, hamarkada bat igaro ondoren, eta garraioaren hiria autobidearen beste aldean gauzatuta, partzela hori libre geratu da, eta, beraz, Udalak, tokiaren jabea denez, erabilgarritasuna bilatu nahi dio. Partzela egokia da landare-ekoizpenerako. Oso ondo orientatuta dago, ipar atzealdea mendiak babesten du eta altuera egokian dago haranaren behealdean gertatzen diren izozteak saihesteko”