Aurrekontuak martxoaren erdialdean onar ditzaketela aurreikus daiteke
- Los presupuestos de Gipuzkoa pueden ser aprobados a mediados de marzo
- Los presupuestos se deberían diseñar en colaboración con los agentes del sector
2020an izurritea hasi bezain pronto lehen sektoreko elkarteei murrizketak ezarri zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiak . Urtebetean egoerak ez du hobera egin, baina aurrekontu proiektu osoaren dokumenturik ez dugu jaso sektoreko eragileok urtarrilaren 25era arte.
Ordura arte jaso dugun dokumentu bakarra, ‘Gure Lurra’ aldizkarian argitaratutako partida batzuei buruzko informazioa besterik ez da izan, baina horrek ez du irakurketa orokorra egiteko aukerarik ematen aurrekontua dokumentu landuagoa baita eta ikuspegi orokorragoa ematen baitu. Sartu berri garen urtea zein garrantzitsua izango den ikusita, argitaratutako aurrekontu proiektuak informazio esanguratsua eskainiko du balorazio egokia egiteko. Dena den, aurrekontuak onartzeko izapideak kontuan hartuta ez da behin betikorik martxoaren erdialdera arte izango. Gipuzkoako EHNEtik uste dugu Aldundiaren aurrekontu osoa eta honen banaketak lehen sektorearentzako aurrera begira duen garrantzia kontuan hartuta, sektoreko eragileekin elkarlanean lanketa sakona eginez landu beharko litzatekeela.