Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Política agraria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Política Agraria
 Autokontsumorako fakturak programan ez sartzeko eskatu dute

BEZaren nekazaritzako araubide berezian daudenen arteko fakturak egiten direnean, salbuetsita gera daitezen galdegin da

  • Se ha solicitado a la Hacienda gipuzcoana que que tenga en cuenta la particularidad del sector

Gipuzkoako EHNE, Enba eta Lurgintza baita Abelur gestio etxeek ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunari bi kasu zehatzTicketbai programatik kanpo gera daitezen eskatu diote. Alde batetik, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arratzaren araubide berezian dauden bi baserritarren arteko fakturak egiten direnean salbuespena ezar dezaten galdegin dute. Eta bestetik, autokontsumorako fakturak egiten direnean, aipatu programan aintzat ez hartzeko eskatu dute.

Hainbat aldiz azaldu zaizkio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunari lehen sektoreak dituen berezitasunak eta Ticketbai bezalako programa bat ezartzerako orduan sor daitezkeen gorabeherak anitzak izango direla. Izan ere, lehen sektorea bakarra den arren, bere baitan aniztasun handia baitago, bai egitura aldetik, bai ekoizpen aldetik, baita bai komertzializazio aldetik eta baita beste hamaika esparrutan ere.