1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Aldundiak analisien erdia ordaintzeko konpromezua azaldu zuen

Ezin da krisi hau itxitzat eman

  • EHNE-Gipuzkoa ha solicitado indemnizaciones equiparables a la gravedad de la situación

Gipuzkoako EHNEk deituta Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoari buruz bilera ospatu zen martxoaren 16an. Bertan elkartu ginen Abeltzaintza elkarteak, Lurgintza eta Abelur gestio etxeak eta EHNE eta ENBA. Gaixotasunaren inguruan elkarte ezberdinetatik baieztatu ahal izan da gaixotasunak ez duela etenik izan eta ezin dela krisi hau itxitzat eman. Neguan gaixotasunaren alderdi ezkutuak azaleratzen joan dira eta arduraz ikusten da etorkizuna. Gaixoaldia pasa zuten animaliek berriro erorialdiak izan dituzte eta asko ez dira errekuperatu. Produkzio galera eguneroko bihurtu da eta antzutze, ume galtzeak etab. ohiko. Udazkenean bistaratu gabeko eraginak ere azaleratu dira ardietan, umegiteak atzeratuz eta kasu txarrenetan antzu geratuz.

Egoera honen aurrean Aldundiari bilera eskaria egin zitzaion eta udazkenean EHNEk plazaratu zituen eskariak berriz eramango ditu bertara. Apirilak 8an jarri da hitzordua. Bertan sektorearen egoera txarra areagotzen duen krisi honen larritasuna onartzea eskatuko dugu. Udazkeneko gaixoaren lehen golpearekin mahai gainean jarri genituen arrazoietan eta eskarietan berresten gara, eta kalteordainak eskatzeko epe mugarik jarri gabe, egoeraren larritasunaren pareko diru funtsak martxan jarri ditzatela, 10 abelburu baino gutxiagokoei ere lagunduz, etenik ez duen kalte galerak bait daude sektore guztian.

Aldundiak bere aldetik zezenetan egon daitekeen antzutasuna neurtzeko ikerketa eskaini zuen martxo erdialdera, eta analisien erdia ordaintzeko konpromezua azaldu zuen, 60€ zezeneko. Analisi hauek egiteko prest zeudenak aste beteko epea izan zuten telematikoki izena emateko.