1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Estatu espainiarrean inportatutako ezti tonen bilakaer

Espainiako Estatuko inportazioen % 51 iruzurrezkoak dira

  • El 51% de las muestras importadas por el Estado español de supuestas mieles son fraudulentas
  • COAG pide más controles y un organismo que proteja contra los fraudes a los consumidores

COAGeko erlezainen sektoreak sent­sibilizazio-kanpaina bat jarri du abian, erlezainei eztia zuzenean erostea sustatzeko. Horretarako, autonomia-erkidegoetan sustapen-ekitaldiak egingo dira, salmenta zuzena egiten duten dozenaka erle­zain profesionalen zerrenda ezagu­taraziz herritarren artean. Zerrenda hori aldian-aldian eguneratuko da helbide elektroniko honetan: www.coag.org/apicultura.

«Ezti inportazioetan Europako agin­tariek atzemandako iruzur masiboa­ren aurrean, erlezainei zuzenean eta merkataritza kanal laburren bidez erostea da, benetako eta kalitatezko eztiaren bermerik onena», adierazi zuen Pedro Loscertales COAGeko erlezaintza sektoreko arduradunak. «Erosketa arduratsu horrek, gainera, gure basa-flora aberatsa eta askota­rikoa eta gure laboreak behar bezala polinizatzea ahalbidetzen du; eta enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzen ditu gure landa-eremuetan», gaineratu zuen.

Egia esan, Europako Batzordeak argi­taratutako azken txostenak, OLAFekin (Iruzurraren aurka Borro- katzeko Europako Bulegoa), JRCrekin (Europar Batasuneko Ikerketa Zentro Bateratua) eta DG SANTErekin (Euro- pako Batzordeko Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusia) batera, datu eraisgarriak ditu; izan ere, Espainiako Estatuari dagokionez inportatutako laginen % 51 iruzurrezkoak dira, eta enpresa inportatzaileen % 85ek, gutxienez behin, eztia ez den produktu mota horrekin lan egin du.

Datu horiek COAGen susmoak berresten ditu, Espainiako Estatuan inportatu eta merkaturatutako pro­duktu jakin batzuen prezioak ez dira inola ere bateragarriak «ezti» gisa etiketatzearekin, eta siropeen eta ezti-suzedaneoen presentzia masi­boak urteak daramatza merkatua desitxuratu eta Estatuko eztiaren prezioa beherantz artifizialki presio­natzen.

«Errealitate onartezina»

«Errealitate hori ezin da onartu gero eta ekoizpen iraunkorragoaren eta kalitate hobearen alde apustu egiten ari den sektorearentzat, gainera erle­entzat eta gure jarduerarentzat sunt­sitzaileak diren klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea ezin beste­koa denean», ziurtatu zuen COAGeko erleen sektoreko arduradunak.

Egoera horren aurrean, COAGek Estatuko Gobernuari eta Europar Batasunari, Europako Batzordearen txostenean erabilitako teknika anali­tikoak balioztatu ditzala, inportazio­en kontrolak Mugako Ikuskapen Guneetan (PIFS) handitu ditzala, eta iruzur horretatik bai kontsumitzailea bai Europako erlezain sektorea babesteko Eztiaren Europako Erreferentzia Zentro bat sor dezala, eskatu die.

COAGek etiketetan eztiaren jatorriz­ko herrialdeak islatzea, ontzat eman badu ere arazo honen egitura-erroari heldu ez izana kritikatu du, izan ere –inportazioen erdiak susmagarriak dira– «nazioarteko merkataritza zalantzan jartzeak dakarren konple­xutasun politiko, tekniko eta araue­maileak dira arazoa».