1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA
Lurren okupazioa egin zuteneko irudia

Kanboko Hirigintza Planaren kontra jarritako helegiteak atzera bota ditu epaileak

  • Diferentes colectivos han ocupado las tierras cultivables de Marienia en la localidad de Kanbo

Urriaren 21tik 23ra bitartean Kanboko Marieniako laborantza lurrak okupatu dituzte askotariko elkarteek, baita norbanakoek ere. Pauko Administrazio auzitegiak ez ditu aintzat hartu Kanboko Hirigintza Planaren berrikuspenaren aurka aurkeztu ziren helegiteak.

Lurzaindia elkateak, CADE kolektiboak, Nahi Dugun Herria taldeak aurkeztutako helegiteak atzera botatzeko epaileak emandako arrazoiak sinesgaitzak direla adierazi dute: “Lehen epaiketarako epaileak aintzinatu dituen argumentuak harrigarriak dira. Epaileak erantzun digu, lur hauen laborantxa balorea ez dela frogatua, ez baita bermatua Ezpeletako biperra eta Itsasuko gerezien landatzeko balio izan dezakeela”. Bestalde, CADE kolektiboak promotoreak eskatutako eraikuntza baimenaren kontra jo du. Jean-Paul Alaman Kanboko arkitektuaren hitzetan, “iraganeko hautu okerrengatik ezin dira lur hauek eta paisaia hau sakrifikatu. Biztanleek etxebizitzaren arloan espero dutenaren aitzinean aterabideak badira, eta lehenik, bizitegi hutsen berritzea eta egokipena egin behar da”.

Hori guztia dela medio, urriaren 21era eta 23rako Marieniako laborantza lurren okupazioan parte hartu zuten askotariko elkarteek. Urriaren 21ean, ostiralean, ekin zioten protestari hainbat mintzaldirekin, baina unerik ikusgarriena larunbat goizean izan zen: Kanboko herriko etxetik abiatuta mobilizazioa egin zuten: traktore ugari bertaratu zen eta dozenaka herritar. “Proiektua zentzugabea da. Gelditu behar dugu, ondorioek ez baitute itzulbiderik”, adierazi dute mobilizazioaren bultzatzaileek.