1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA
Baserritarrak notaritza parean   

Han denunciado la venta especulativa de 17 ha de tierras de cultivos por 90.000 euros

ELB sindikatuak, Lurzaindia elkarteak eta Bidarraiko Herriko Kontseiluak deituta, 50 bat pertsonek Baionan den notario bulegora jo zuten urtarrilaren 12an. Ekintza horren bidez, salatu nahi zuten laborantza lurren 17 hektarearen salmenta espekulatiboa 90.000 eurotan. Izan ere, jabetza huts gisa egin nahi dute salerosketa, ez laborantza lur gisa, Saferrak duen lehentasunezko eskubidearen gainetik eginaz. Notarioari jokaldia adierazi ondoren, honek esan du aferatik erretiratuko dela, saltzaileak adostasunik lortzen ez badu ELB, Lurzaindia eta Bidarraiko Herriko Etxearekin. Hiru eragileek, saltzailearekin, eroslearekin eta agentziarekin bilera egingo dute adostasun batera iristeko asmoz.