‘Zaintzen euskal akordioaren’ muinik ez da ezagutzen
- Se desconoce el contenido del ‘Pacto Vasco por los cuidados’ que está realizando el Gobierno Vasco
- Todavía son las mujeres las que pasan más tiempo realizando los cuidados de personas dependientes
Martxoaren 8a iristearekin batera oroitzen gara emakumearekin. Dena den, jendartera begiratuz gero, era guztietako emakumeekin oroitzen gara, baina gutxitan baserritarrarekin, beste edozein lanbide baino funtsezkoagoa izan arren. Bestelako lanbidetan aritzen diren emakumezkoek jasaten dituzten zapalkuntzez gain, emakume baserritarrak «baserritar» izaera eskuratzea ere zail izaten du. Beti bilakatzen baita, baserritarraren ama, emaztea, alaba, bikotea edo amona. Gutxitan baserritarra.
Horren adibide dira, baserrira kanpotik etorri eta emakumezkoari galdetzen diotenean, «Nagusia non da?». Edo «A! Traktorea ere erabiltzen ba al dakizu?». Edo tratua egin behar den garaian, gizonei begiratzen diotenak eta gero bestelako «idazkari lanak» emakumezkoari begira agintzen direnak. Zergatik? Iruditerian, emakume baserritarraren figura bazterrekoa delako. Lan berdinak eginagatik ere, ikusgarritasuna lortzeko iruditeria horri aurre egin behar dio emakumeak.
Bizitzako alor hori hartuta, agerian gelditzen da, emakumezkoek zaintza lanetan, oraindik ere, gizonek baino denbora gehiago eskaintzen dietela.