Harro herri!! Martxoaren 14tik 24ra bitartean Euskal Herriko errepideetan euskararen aldeko oihua egingo dugu. 23. aldiz Korrikarekin batera bi mila eta bostehun kilometro egingo ditugu, eskuz esku Baionan irakurriko den mezua lekukoaren barruan dugula. Berrogeita lau urte igaro dira 1980. urtean Oñatitik Bilbora lehen Korrika antolatu zenetik eta gaur egun euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da.
Gipuzkoako EHNEk Tolosan hartuko du lekukoa. UAGAk eta Konfederazioak martxoaren 18an, berriz, 971 (Tetxa tuneleko sarreran) eta 972. kilometroetan egingo dute korri, hurrenez hurren (hau da, Añanan, Langraizetik Andarako bidean, 14:47ean; korrika egin baino 20 bat minutu lehenago puntu horretan egoteko gomendioa egiten dute antolatzaileek). Nafarroako EHNEk, Sesma eta Allo artean 823. kilometroan egingo dute korri martxoaren 17an, 11:00etan.