1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA

Alegazioak aurkezteko epea apirilaren 12an amaituko da eta zuzenean edo digitalki egin daiteke

Erdiz Bizirik plataformak, inguru horretan meategi bat jartzeko Nafarroako Gobernuak onartu duen Udalaz Gaindiko Eragineko Plan Sektorialari (UGEPS) alegazioak aurkezteko, herritarren sinadurak biltzen hasi da. Proiektu hori Magna enpresak bultzatu du. Izapide edo tramite hau fisikoki zein digitalki egin daiteke, eta epea apirilaren 12an amaituko da.

Alegazio horien arabera, meatze-ustiapenak Erdiz larre gisa erabiltzea deuseztatuko du, eta ehun abeltzain baino gehiago izorratuko ditu, bere eguneko lanean horrelako proiektu batek sortzen dituen dardarak, hautsa, soinua eta kutsadurak kalte eta ezin egon handia sortuko luke eta abereengan. Gainera gune hau, Aldude Mendiko eta Belateko Kontserbazio Eremu Berezien (KBE) barruan dago eta bertan ugatza bezalako desagertzeko arriskuan dauden espezieak bizi dira, babestutako flora ere ahaztu gabe.

Aurrekari judiziala
2017an, Auzitegi Gorenak atzera bota zuen antzeko meategi bat, Magnak Zilbetin proiektatua, KBE berean, naturagune babestu horretako floran eta faunan eragin larria izango zuelakoan.