1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA

Toxicowatch erakundeak 5 urteko emaitzak azaldu zituen Batzar Nagusietan

Zubieta inguruko herrietan toxikoak asko handitu dira, erraustegia mart­xan jarri zenetik. Hori ondorioztatu du Herbehereetako Toxicowatch fundazioak, bost urtez laginak hart­zen aritu ondoren. Batzar Nagusietan egin zuten euren ikerke­taren aurkezpena EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak gonbidatuta eta aukera izan zuten Hernanin eta Usurbilen ere erakunde horretako Abel Arbenkout eta Kirsten Boumanen azalpenak entzuteko, Errausketaren Aurkako Mugimenduak gonbi­datuta.

Dioxina kopuruak asko handitu dira 2022 eta 2023an hartutako lagine­tan, 2019 urtearekin konparatuta, hau da, erraustegia erabat martxan jarri aurretik.

Hamabost toki eta baserritako oilo­en arrautzak biomonitorizatu dituz­te Zubietan, Lasarten, Usurbilen, Andoainen, Hernanin eta Urnietan, eta zenbait kasutan dioxina mota desberdinen gorakada oso handia izan da.

Goroldioan, pinuetan… hartu dituzte laginak eta emaitza antzekoak dira, gorakada handia sumatu dute. Goroldioaren kasuan, 2019an 0,13tik 29,38ra igo da dioxina eta furanoen kopurua konparaziorako, "226 aldiz gehiago".

Beste kutsatzaile kimiko batzuk

Ikerketa honetan dioxinak bakarrik ez, beste kutsagai kimiko batzuk aur­kitu dituzte erraustegia martxan jarri zenetik, aipatu, errausgailua dagoen eremuan aurrez dagoen kut­sadura kontuan hartzen dela ikerke­ta ahalik eta zuzenena izan dadin.

2023an metal astunen gero eta maila handiagoak aurkitu dira uretan eta sedimentuan. Ama esnea ere aztertu nahi zan da baina 2019tik ezin izan dituzte lagin gehiago hartu eta jaki­narazi zuten datorren urtean ikert­zen jarraituko dutela laginak lortuz. Adibidez, PAHak eta PFAS edo kutsat­zaile "eterno" deiturikoen "gehiegiz­ko balioak" ere atzeman dituzte, degradatzen ez diren konposatu arriskutsuak direla jakinarazi zuten.

Fundazioak Europako beste hainbat erraustegitan ikertzen dihardu, Madrilen, Belgikan, Herbereetan eta Txekian.

Denetan gainditzen omen da asko­gatik –bost edo sei aldiz gehiago– Europar Batasunak jarritako 3,3 pg edo pikogramo dioxina kopuruaren muga baliokidea. Baina berriagoa den Zubietako erraustegiaren kasuan, Hernanin 2023an egindako neurketa batean adibidez 35 pg aur­kitu zituzten arrautzetan, EBren legezko muga baliokidea baina hamar aldiz gehiago.

Aurkezpenean kutsagaiek sor ditza­keten kalteak gogorarazi zituzten, hala nola minbizia, gaitz dermatolo­gikoak... Biometagarriak direnez eli­kadura katean eta ingurumenean pilatzen joaten direla eta haien era­gina handituz doala.

ToxicoWatcheko ikerlariek Gipuz-koako Batzar Nagusietan azaldu zuten prest daudela elkarlanean aritzeko alde guztiekin, Herbehe-reetan edo Belgikan egin duten bezala, parte hartuz gobernuak antolatutako lan-taldeetan.