Euskal Herriko Bertako Tomaterik Onenaren Txapelketa egin zuten Aretxabaletan. 33 tomate mota aurkeztu zituzten txapelketara eta 18 lagunek hartu zuten parte lehian. Dena den, lehen laurek soilik izan zuten saria eskuratzeko aukera: lehen postuan Juan Pedro Santosen tomatea gelditu zen; bigarrenean Alejandro Ulecia, hirugarrenean Txomin Beitia eta aipamen berezia Alejandro Uleciak berak lortu zuen.