Non, noiztik eta noiz arte?
- Aretxabaletako Areantza Etxeberri baserrian, azaroa bukaeratik martxora arte (4 hilabete).
Nori zuzendua?
- Behi-zale gazteei (belaunaldi aldaketa).
- Azpi-sektore honetan soldatapean eta modu kualifikatuan lan egin nahi dutenei.
Eredu formatiboa 'Artzain Eskolan'oinarritua. Ezaugarriak:
- Proiektua eta produktu/zerbitzua formazioaren ardatz.
- Formakuntza teoriko-praktikoa: Areantza-Etxeberrietxaldean, Aretxabaleta (Gipuzkoa).
- Ikaskuntza prozesu eta tutorizazio pertsonalizatuak,norberaren proiektura egokituak.
- Elkarbizitza, bertan garatzeko aukera.
- Talde izaera lantzea, helburu.
- Berrikuntza, bai prozesuan, bai esne-eraldaketan.
Jakintza arloak:
Bloke teorikoak:
- Pertsona eta motibazio sistema: nire jarrera proiektuaren aurrean, kezkak,...
- Enpresa eta kudeaketa: sozio-egitura, koordinazioa eta partaidetza enpresan,...
- Abeltzaintza eta teknologia: elikadura, ekipamenduaren erabilera eta mantentze lanak,...
- Eraldaketa eta dibertsifikazioa: esnekiak eta haragikiak eraldatzea, zerbitzuen dibertsifikazioa,...
- Marketinga eta merkaturatzea: merkaturatze plana, produktuaren alorra,...
- Eskola eta enpresa proiektua: proiektuaren atal desberdinen lantzea.
Bloke praktikoak:
- Areantza-Etxeberrin eta beste behitegi interesgarri batzuei bisita zein trukeak eginaz.
Animatu eta eman izena!: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. - 943 25 10 08