1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Ardi esnea erosten duten industria batzuk ez dira garbi jokatzen ari artzaiekin. Artzaiek eta industriek kontratu bidez erosi eta saldu behar dute esnea. Ez hori bakarrik, kontratua sinatu baino bi hilabete lehenago eskaintza idatzi bat egon behar da industriaren aldetik. Eta beste behin ere, ez dira betetzen ari.

Artzainak paretaren kontra jartzen ari dira: arkumeak jaiotzen ari dira, eta esnea aurki saltzen hasi behar dute. Azken unera arte itxaroten dute industriek artzainak gehiago itxaron ezin duen unera arte, eskaintza eskasa egiteko. Ezin da onartu.

Badakigu, industriaren batek, artzainei esne kopurua jaisteko proposamena ere egin diela. Zer gara bahituta gauden pertsonak? Eskubidea izango dugu bada, nahi dugun eran gure eskuekin egindakoa, gure ganaduarekiko begirune guztiarekin egindakoa, gure kasa gobernatzeko, ezta?

Kontratuaren eta eskaintzaren betebeharraz gain, Elikagaien Kateari buruzko legeak garbi adierazten du, ezin dela esnea ekoiztea kostatzen dena baino merkeago saldu edo erosi. Eta industria batzuk lege horrek zehazten duenari ez diote begiratu ere egiten, eta gainera, artzainak estutzen ari dira.

Legea betetzeko neurriak mahai gainean daude, baina norbaitek egin behar du ikuskaritza lan hori eta kasu honetan bai Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua dira. Egin ditzatela ikuskapenak. Egon daitezela industriaren gainean, katean ahulena dena inork azpian har ez dezan. Eta ez dezatela denborarik galdu lan horretan hasteko, naturak bere erritmoa baitu, eta pertsonen gorabeherez esneak ez baitu ulertzen.

Gelditu abusuzko praktikak!

ONLINE

Ralph Büchler, Bee Institute Kirchhain, Germany

Andone Estonba, UPV/EHU

Egoitz Galartza, ERBEL

 

Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Bazkideek doan

Bazkideak ez direnak: 10€

https://www.erbel.eus/eu/2020/10/08/erbel-en-2020ko-udazkeneko-jardunaldiak/

 ---------------------------------

Azaroak 21 · LARUNBATA
Bazkideentzat

  1. 30 · ERBEL-EN EZOHIKO BATZARRA
  2. 30 · 2020KO EKINTZAK BERRIKUSTEA

2020an jasotako datuak
2020an banatutako erreginak
Ernalketen kontrola

  1. 30 · ERREGINAK MERKATURATZEKO PLANA (2021-2022)
  2. 00 · FORMAKUNTZA

Errendimendu probak
Erleak oro har nola gobernatu
Erreginen maneiua

  1. 00 · BAZKIDEEN BEHARRAK

Azaroak 28 · LARUNBATA
jardunaldi irekia aurretik izena emanda - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
9:30 · ONGIETORRIA

  1. 45 · HAUTESPEN PROGRAMAK ERLEETAN

Ralph Büchler, Erlearen Institutuko Ikerkuntza Saileko zuzendaria, Kirchhainen, Alemanian.

  1. 45 · BARROARI AURRE EGITEN DIOTEN ERLEEN HAUTESPENA

Ralph Büchler, Erlearen Institutuko Ikerkuntza Saileko zuzendaria, Kirchhainen, Alemanian.

  1. 45 · ATSEDENA
  2. 00 · ANALISI GENETIKOAK ETA FILIAZIO PROBAK

Andone Estonba, genetikako katedraduna EHUn

  1. 00 · ERBEL: HOBEKUNTZA GENETIKOAREN HEDAPENA

Egoitz Galartza, albaitaria, erlezain profesionala eta ERBELeko koordinatzailea

Espainiako Gobernuak Nekazaritza lurren nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituen errege-dekretuaren proiektua jarri zuen mahai gainean pasa den irailean. Nekazal sindikatu guztiok zuzenketak aurkeztu genizkion aipatu dekretuari, filtrorik gabeko arauak ezartzen dituelako. Minden zertifikazioa, hauen banaketa eta lurren kalitateari buruzko analisiak arautzen ditu, besteak beste, errege dekretuak.

Filtrorik ez du erabiltzen baserrien nolakotasunari dagokionean, ezta orografiak eragiten dituen baldintzen inguruan ere. Gipuzkoako minifundioagatik, eta aldapen nolakotasunagatik, ezin ditugu errege dekretu horretan mindak zabaltzeko ezartzen diren makina motak erabili.

Mindak ongarri organiko onena dira, baserrietan sortzen ditugu eta gehienok gure lurretan zabaltzen ditugu. Ongarri organiko horiek erabiliz gero, ongarri mineralak ez ditugu erabili beharko, hau da, jasangarritasunean jendarte osoak irabazten du.

Minden kudeaketa, dena den, ez da doan egiten, baserritarrok ordaintzen dugu, baina kudeaketa horien preziorik ez da inon ageri. Horri gehitzen badiogu orain errege dekretu honetan agertzen diren baldintzak betetzera derrigortu gaitzaketela, are eta garestiagoa izango da minden kudeaketa egitea.

Dagoeneko erabat juxtuak diren irabaziak ditugun baserritarron gain ezin da gainkostu hau, bota, horregatik Eusko Jaurlaritzari Gipuzkoako EHNEtik eskaera bat egin nahi dizkiogu: Madrilen presioa egin dezan errege dekretu honi baserritarrok aurkeztu dizkiogun zuzenketak dekretuan bertan jaso ditzaten.

Benetako apustua baserritarroi eustea bada eta kudeatzen ditugun Euskal Herriko lurrak modu jasangarrian mantentzen lanean jarraitzea, erronkari heldu eta gure aldeko apustua egin beharko du Eusko Jaurlaritzak.

INTIA- ERRONKARI GAZTA JDB-ak datorren azaroaren 23an “ARDI-ESNE KALITATEA” jardunaldia antolatu du.

DANEGAZ proiektuaren bazkideak gonbidatu diren eta interesaturik egon daitezkeen elkarte eta pertsonentzat irekita dagoen jardunaldi honetan, ardi-esne ustiapenetako albaitaritza ekintza, protokolo eta formakuntzen inguruan hitzegingo da. Jezte-makinen azterketa eta mantenuari buruz ere harituko dira.


Jardunaldi hau DANEGAZ “Akitania Berri-Euskadi-Nafarroako JDB daukaten gazten sarea” proiektuaren barruan kokatzen da.

On-line jardunaldian parte hartzeko izen-ematea derrigorrezkoa da, azaroaren 19a baino lehen, hurrengo estekean: Izen-emateko formularioa

 

Tras analizar diferentes sistemas que hay en otros lugares del mundo, ha apostado por el que se aplica en Suecia y Finlandia

En Galicia, mediante la Consellería do Medio Rural de la Xunta, van a poner en marcha mataderos móviles. Estarán diseñados para los sectores ovino y caprino, pero tienen intención de extender el proceso a los sectores avícola y porcino. Los objetivos de los mataderos móviles son ofrecer más rentabilidady y viabilidad económica a las explotaciones y ganar en bienestar animal, puesto que se reduce el estrés que ocasiona el traslado a los animales.

La Consellería analizó diferentes sistemas de este tipo que se aplican en otros lugares del mundo y decidió apostar por el modelo que aplican en Suecia y Finlandia: consiste en un vehículo adaptado que está formado por una sala de sacrificio, despiece, esterilización y cámara frigorífica.

Asimismo, el matadero móvil tendrá un paquete software especializado y un veterinario oficial. Además, ya está adaptado a la normativa comunitaria europea. Durante todo el proceso queda garantizada la trazabilidad de la carne, la seguridad e higiene, el respeto a la cadena de frío y la salud pública, además del bienestar animal. Pondrán en marcha este proVacuno de carne yecto antes de de final de año.

Behi okelaren prezioak behera egin duenez, alarma guztiak piztu dira sektorean, lehendik ere errentagarritasun marjina eskaxekin lanean ari baitzen, eta hala jakinarazi zion EHNE Nafarroak, duela pare bat aste, Landa Garapeneko Departamentuari.

Inportatzea errazten duten merkataritza libreko tratatuak, prezio eta kalitate mota guztietako haragia (gurea baino eskaxagoa gehienetan) ekarri du gurera, eta hau da egungo merkatu globalizatuaren errealitatea, non gure okela lehiatzen den eta non gure marka publikoek ez duten nahi bezala funtzionatzen. Testuinguru horrek guztiak, osasun-pandemiak areagotu duen krisi ekonomikoarekin batera, abeltzainari prezioak jaistea eragin du, baina prezio horiek ia ez dira aldatu produktu horren azken kontsumitzailearentzat.

Baina testuingurutik haratago, haragitarako behien sektorean ere, Elikadura Katearen Legea garatu zaindu eta aplikatzea, ezinbestekotzat jotzen dugu, kasu batzuetan ekoizleek kostu prezioaren azpitik saldu behar izaten baitute, aipatutako lege horrek zehazki debekatzen duenaren kontra.

Bestebehin ere, errentagarritasunari dagokionez ezohiko egoera hau, abeltzainek pairatzen dute eta elikadura kateko gainerako agenteek, neurri haundi batean marjinak mantentzen dituzte. Gaur egun, sektorean bizi den egoera oso gordina da, ustiategi batzuk ia ez dira gai hazienda mantentzearen ondoriozko ekoizpen kostuak estaltzeko, eta egoera hori jasanezina da bertatik bizi diren mila inguru familia nafarrentzat.

Gure sindikatuak behar den lekuan gure ekoizleentzat bidezko prezioak defendatzeko lan egin eta aldarrikatzen jarraituko du, Nafarroako ekonomiarako eta landa eremuen iraunkortasunerako funtsezko eragile direla uste baitugu.

EHNE Nafarroak, bestalde, prezioen jaitsiera horrek sektorean eragiten dituen ondorioak neurri batean arintzeko, joan den asteartean, Nafar Gobernuak onartu eta publiko egin duen behi ama bakoitzeko 30 euroko laguntza, positibotzat eta beharrezkotzat jotzen du, eta berau izapidetzeko erraztasuna ere bai. Nolanahi ere, uste dugu horrelako laguntzak ez liratekeela beharrezkoak izango administrazio eskudunek, nafarrak barne, haragi mota horren merkatuaren funtzionamendu normala zainduko balute, aipatutako Elikadura Katearen Legea zorrotz aplikatuko balitz.