Landa eremuan ekintzailetza, sorkuntza eta elkarlana bultzatzeko lehiaketa antolatu du Landaolak. Sei sari banatuko ditu aurkezten diren proiektuen artean:
Horrez gain, La Caixak 4 Rural Talent sari banatuko ditu aurkezten diren proiektu guztien artean. Proiektuak aurkezteko azken eguna urriaren 11 da. Informazio gehiago nahi duenak www.landaola.eus webgunean eskura dezake.
Irailaren 16an jendetza elkartu zen Lurgintzaren bulego berrietan.
El 17 de septiembre se celebró en Navaridas la Fiesta de la Vendimia, una cita en la que se congrega todo el sector vitivinícola alavés, junto con representantes de instituciones, partidos políticos y la sociedad para celebrar, dar valor y reivindicar el principal baluarte de la comarca, las viñas y los vinos de Rioja Alavesa.
El gran ausente de la fiesta fue el Consejo Regulador de la Denominación de Origen Rioja. UAGA, DOLARE y ABRA manifestamos nuestro descontento por la ausencia de sus representantes en la fiesta, considerándolo un desaire al sector vitivinícola y a sus gentes. En este momento tan delicado habría sido positivo el apoyo del CR en esta cita, ya que se trata de un organismo “que está al servicio de los agricultores y bodegas”.
Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren (GHE) egoeraren zehaztasun gehiago eman eta Foru Aldundiari helarazteko proposamenen inguruan hitz egiteko BILERA IREKIA ANTOLATU DUGU, LARUNBATA IRAILAK 30, 12:30ean Lurgintzaren egoitzan, Azpeitian.
Pasa den bileran jada aurreratu genien EHNEren ustez, animalien kalteordainak laguntzeko saiakera egin beharko litzatekeela, eta gure prestutasuna azaldu genuen errekurtsoak lortzen laguntzeko, aurrekontua bada arazoa. Prebentzioan laguntzeko intsektiziden erabilpenerako kanpaina bat egin litekeela ere mahai gainean jarri genien.
Azken aste hauetan, Gurdin lanean ari gara botikarik falta ez dadin, Foru Aldundiak berak ere hala eskatuta, beharra duten albaitari edo baserritarrek faltan izan ez dezaten, eta aho bete hortz utzi gaitu diruz laguntzeko sistema honek.
Gai hauek sakondu eta proposamenak lantzeko deia luzatzen dizuegu! Etorri eta parte hartu!
Tolosaldeko eta Goierriko nekazal makineriak ikuskapen teknikoa pasatzeko egutegia jakinarazi dute Tolomendi eta Goimen Landa Garapen Elkarteetatik.
IAT, ikuskapen teknikoa, pasatzeko asmoa dutenek, 943 626 300 zenbakira deitu behar dute eta ondoren 1 zenbakia sakatu. Hala, Irungo Itevelesaren estaziora deituko dute eta han hitzordua hartzeko aukera izango dute. Zerbitzuak 46,86 euro balio ditu eta esku dirutan ordaindu behar dela gaineratu dute. Horrez gain, IAT pasa behar duen makineria horren aseguruaren ordainagiria eraman behar dela gogorarazi dute.
Tolosaldea
Goierri