Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad
Noticias EHNE
ACTUALIDAD EHNE

Jende asko gerturatu zen EBELek (Emakume Baserritarren Elkartea) antolatutako hitzaldira. Kezka sortzen du autonomoen kotizatzeko sistema berriak eta horren lekuko bertaratutakoen galderak izan ziren.

Basoa Fundazioak basogintzari buruzko jardunaldia egin du martxoaren 24an, Artziniegan

Maiatzaren lehen asteburuan, 6tik 7ra, hain zuzen ere, Euskal Gaztaren Azoka antolatu dute Idiazabalen. Askotariko euskal gaztak egongo dira, herri lehiaketa, Idiazabal Gaztaren salmenta, ile mozketa eta gazta nola ketzen duten erakusketa egingo dute, besteak beste.

2022-2023 urte arteko ikasturtea bukatu dute Behizain Eskolako ikasleek.

Martxoaren 7an egin zuten ikasturte bukaerako ekitaldia Aretxabaletako Abasolo anaien esne behien ustiatelekuan.

Gipuzkoako EHNEko hainbat kidek Zaragozan antolatutako Figan Nazioarteko Abeltzaintza azokara irteera egin zuten pasa den martxoaren 3oean.

Ordezkaritza handiena duten alderdi politikoekin bilerak egin ditu EHNEk datorren legegintzaldiari begira eta gure xedeen berri eman diegu: “EHNEren helburua argia da: Elikadura burujabetzaren bidea lantzea Euskal Herrian. Gure herriak burujabetza maila altuena lortzeko asmoz, lehenengo sektorean jardungo duten profesionalak gehituz joatea behar dugu. Nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan jardungo duten pertsona hauek gehitzen joateko, egunerokotasunean sortzen diren arazoei erantzungo dien nekazaritza politikak bultzatu behar ditugu.