1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

-Osasunean izango dituen ondorioen azterketarik ez da egin

-Patenteetan oinarritutako elikadurak, bidegabekeria sozialak sortzeko arriskua dakar

Orain gutxi jakin dugu Italiako Gobernuak elikagai sintetikoak debekatu dituela “osasun publikoa babestu” behar dela nabarmenduz. Bestetik, Euskal Herrian, 2022ko irailaren 16 Gipuzkoako Boletin Ofizialean Biotech Foods SL enpresak Donostian egoitza ezartzeko eta bertan laborategiko haragia ekoizteko baimenak eskatu zituen. JBS da Biotech Food enpresaren bazkidea, munduko haragi enpresarik handiena. Laborategiko haragia animaliaren baten muskuletatik ateratako zeluletatik abiatutako gaia da “landutako haragia”, “zelula hazkuntzako haragia” edo “in vitro haragia” deitzen zaio.

Administrazioei ez zaie gaziki iruditu horrelako enpresak gure herrian martxan jarri izana. Baina EHNEren iritziz, ezin dute baserritarren alde daudenik esan eta gero in vitro haragia sortzeko laborategiak sustatzen aritu. Kontrajarriak dira.

Oraindik ere osasunean izan dezakeen ondoriorik aztertu ez den arren, baimenak eman dituzte horrelako proiektu batek aurrera egin dezan. Francesco Lollobrigida Italiako nekazaritza ministroak horrelako elikagaiak merkaturatzeak bidegabekeria sozialak emateko arriskua dakartela gaineratu du. Eta hemen zergatik baimentzen dira?

EHNEren ustez, laborategiko haragiak patenteen menpe bizitzera bultzatuko du herritarra. Mendeetako ezagutza, biodibertsitatea, paisaia, kolokan jar ditzake mendekotasun horrek. Hein berean, elikadura subiranotasunean sortuko duen arrakala nabarmena izango da. Gutxi batzuren esku gera baitaiteke ustezko “elikadura egokia”.

Deszentralizatutako elikagaien ekoizpena sustatu behar da, ahalik eta gertukoena, bioteknologiaren erabilera ekonomiko makurren mugetatik kanpo gelditzen dena. EHNEko kide Lorea Muguruzaren ustez, “elikagaiek ezin dute gutxi batzuren patrikak betetzeko merkantzia izan. Edozein gobernuk bere herritarren osasunean, beren lurraldearen etorkizunean, pentsatuko balu ohartuko litzateke patenteetan oinarritutako elikadurak ez duela berdintasunik bermatuko, ezta ingurumen edo pertsona osasuntsurik ere. Irabazietan oinarritutako asmoak elikatzen ditu laborategiko haragiak”.

EHNEtik argi adierazi nahi dugu baserritarrok sortzen dugun onurarik ez duela ematen laborategiko haragiak. Ozen esan nahi dugu ez dela sozialki bideragarria, ez diola ingurumenari onik egiten eta gutxi batzuen patrikak bakarrik beteko dituela usteko haragi horrek. Ezin da baserritarren alde dagoenik esan eta gero horrelako industria erraldoirik sustatu. Ezin da! Gaur Handitu programaren baitan (Eusko Jaurlaritzak ematen ditu laguntza hauek, nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko) Biotech Foods SLek jasotako diru laguntzak ikus daitezke. Esan beharrik ez dago, laborategian egindako haragiak ez daukala inolako zerikusirik nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin edo basogintzarekin.

https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2023/04/2301848e.pdf