1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Azkar diagnostikatzeak neurriak bizkorrago hartzeko aukera eskaintzen du

Gipuzkoan agertu dira kasurik gehienak baina herrialde guztietan zabaltzen ari da

  • La Enfermedad Hemorrágica epizoótica (EHE) es una enfermedad que se transmite por insectos del género Culicoides. No afecta a las personas, pero si al ganado vacuno. Actualmente no existen vacunas ni tratamientos frente a la EHE, pero se puede prevenir empleando larvicidas, insecticidas y repelentes en animales, en el transporte e instalaciones.
Irailaren hasieran Gipuzkoako Foru Aldunditik komunikazioa iritsi zen herrialdeko behi ustiategi guztietara: Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren birusa (GHE) hainbat ustiategietan agertu zela. Hasiera batean Madrilgo Algeteko Erreferentziazko Laborategi Nazionalak kasuak konfirmatu ez zituen arren, berehala iritsi zen baiezkoa. Culicoides generoko moskitoek transmititzen dute birusa. Pertsonei kutsatzen ez dien arren, abereen artean azkar zabaltzen da: oreinak, adarzabalak eta orkatzak gogor jotzen ditu, baita behiak ere. Koadro kliniko hau eragiten die: sukarra, anorexia (jateko gogorik ez), aurpegiko edema, begiko edota sudurreko deskarga, listu jarioa, disnea, eritema edo muturraren deskamazioa, herren egitea, errapearen eritema, mihiaren eta konjuntiben hantura eta irensteko zailtasuna. Animaliaren heriotza eragin dezake.

Ez dago tratamenturik
Gaixotasun honentzako ez dago tratamenturik, ezta txertorik ere. Birusak abereak kutsa ez ditzan har daitezkeen neurriak intsektizidak eta uxagarriak erabiltzea izan daitezke: garraiorako erabiltzen diren atoi, kamioi eta abarrak, baita instalazioak ere ahal den neurrian moskitoengandik babestea larbizidak, zein intsektizidak erabiliz.

Mugimenduak
Behien produktuak mugitzeko ez dago murrizketarik, baina bizitarako Europako Batasuneko beste estatu batzuetara eraman nahi badira, debekua indarrean dago (hiltzera eramateko ez). Estatu mailan, mugatuta edo mugatu gabe dauden eremuak daude.
Mugatutako eremuetara hiltzera eraman daiteke, baita bizitzarako denean eta merkatu batera mugitu behar denean albaitariaren hainbat ziurtagiri behar dira (mugatu gabeko eremura eramateko behar diren agiri berdinak, baina merkatura ez badoa, ez du behar). Mugatu gabeko eremura badoa, berriz, hiltzeko abeltzainaren erantzukizunpeko deklarazioa eta garraioa desintsektatu den ziurtagiria behar da. Bizitarako bada, aldiz, albaitariaren ziurtagiria (zantzu klinikorik ez dela); animaliak desintsektatu diren ziurtagiria eta garraioa desintsektatu den ziurtagiria.

Gipuzkoan
Kasu gehienak Gipuzkoan agertu dira eta irailaren 25ean Aldundiak urgentziazko bilera egin zuen sektoreko ordezkariekin. EHNEtik baserrietan dauden arazoak eta kasu larriak azaldu zitzaikien. Aldundiak, berriz, “gaixotutako animalien tratamentuaren %100a bere gain hartuko” lukeela adierazi zuen. Baina birharamunean albaitarien bidez jakin ahal izan zuen EHNEk Aldundiak ez dituela lagunduko norberak erosi eta emandako botiken kostuak, ezta irailaren 23a baino lehen egindako tratamentuak ere. EHNEren aldetik neurri honen eragina zalantzan jarri zen, “animalien balio galeran sortzen ari diren kalteak ikusita, botiken kostuaz hizketan aritzeak zentzu gehiegi” ez duela iritzita. Sortutako Larrialdi Mahai horren harira, sektoreko eskaerak biltzeko bilera deialdi zabala egin zuen EHNEk Lurgintzan.