1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA

Autoentzako ezarritako egutegia, ez zaie traktoreei aplikatuko

Traktoreek pasa beharreko IAT-a (ITVa) azaroaren 10era arteko luzapena iznago dute, hau da, alarma egoeran IAT-a iraungi zaien traktoreek azaroaren 10era arteko tartea izango dutela hura berritzeko.

Dena den, Beterriko, Tolosaldeko eta Goierriko traktoreek IAT pasatzeko arazoak dituzte alarma egoera ezarri aurretik, Rheiland Tüv enpresak IAT mugikorrik ez duelako. Gipuzkoako EHNEtik Eusko Jaurlaritzako Industria departamentuarekin harremenetan jarri ginen arazo honi irtenbidea topatzeko asmoz.

Alarma egoera ezarri aurretik hasiak ginen herri batzuetan azterketak egiteko datak jartzen, ondoren, ordea, dena gelditu dute.

Baserritarrontzako garai hauetan traktoreen beharra ezinbestekoa dela kontuan hartuta eta aurretik zetorren arazoa dela jakinda, data eta lekua ezartzen hastea exijitu diogu Industria departamentuari.