1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA

Legazpin, Ondarreko ga ztandegia izan da garailea Ordiziako lehiaketan Patxi Lopez de Uraldek eskuratu du lehen postua

Koronabirusaren pandemiak markatuta egin dira iraileko gazta lehiaketa esanguratsuenak Gipuzkoan. Legazpin, irailaren 6an egin zuten 36. Artzain Gazta Lehiaketa eta Segurako Ondarre gaztandegiak eskuratu zuen lehen postua, haren atzetik bigarrenean, Mausitxa gelditu zen eta hirugarrenean, berriz, Gaztañaditxulo.

Gipuzkoako Artzain Gazta txapelketan lehen hamar postuak lortzen dituztenek, Euskal Herriko Txapelketarako txartela eskuratu ohi dute. Aurten, ordea, Euskal Herriko lehia egingo den zalantza dago, izan ere, Nafarroakoa txapelketa bertan behera gelditu izanak eragin baitezake, besteak beste.

Ordizian, saria Arabara

Ordiziako Gazta Txapelketaren 47. aldian, Patxi Lopez de Uralde arabarrak eskuratu zuen lehen postua irailaren 11n egindako lehian. Bigarren Unai Lekuona gelditu zen, hau ere arabarra, eta hirugarren postuan, berriz, Elgoibarko Mausitxa. Berrogeita hiru gaztagile aurkeztu ziren Ordizako lehiaketara: 18 Gipuzkoatik, 11 Nafarroatik, 10 Arabatik eta 4 Bizkaitik.