1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA
Lurramako irudia

‘Emakume laborariak argitan’ gaiak jendea erakarri du 18. aldiz egin den azokara

Lurrama azokak 18. aldia izan du aurten. Adinez nagusia egin den arren, ez da hori izan jende andana erakartzeko arrazoia, emakume laborariei emandako bozgorailua baizik, izan ere, ‘Emakume laborariak argitan’ izan baita azokaren leloa. Antolatzaileen esanetan 25.000 lagunetik gora bertaratu ziren azaroaren 10ean hasi eta 12an bukatu zen azokara. Ostiralean zazpi laborantza lizeoren bisitan izan zuten eta horietatik bik emaztearen lan garapenaren alde lan egiten duen Andere Nahia elkarteak eskainitako generoari buruzko tailerrean parte hartu zuten. Mila boluntarioren lanari esker aurrera ateratzen den azokan lehen mailako 24 ikastetxeetako 700 bat ikasle izan ziren askotariko tailerretan parte hartzen. Hamalau elkartek azokaren animazioan ere lagundu zuten. Lehen aldiz, gazta eta ezti lehiaketa egin zuten.