1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA

Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza’. Mezu hori daramaten produktuak topatuko ditu gaurtik aurrera Gipuzkoako harategi eta denda txikietan kontsumitzaileak.

Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza’ proiektua Covid-19ak sortutako pandemiak areagotutako behar bati erantzuteko asmoz jaio da. Janari eta edari ekoizle eta herrietako salmenta gune txikien elkarlanetik jaio da, Gipuzkoako EHNE sindikatuaren, baserritarren eta Edertoren arteko elkarlanari esker hasiko da lehen urratsak ematen.

Merkatuan balio katea desorekatua dagoenez, salmenta kanal bidezkoagoa garatu nahi izan dugu. Partaide guztien artean adostu dugu balio katea, izan ere, batzuetan, hirugarren banatzaile bidezko banaketak errentagarritasun baxua ekar dakigukete ekoizleoi, eta hau ekiditeko ekoizle askok distribuzioa bere gain hartu izan dugu. Kasu batzuetan gertatu izan zaigu gure kasa banaketa egiten aritu garenean, ekonomikoki sarrerak handiagoak izan arren, logistika eta banaketa kostuek zati handia kendu diotela gure errentari, norbanakoak inbertitu behar izan dugun denboraz gain. Eta proiektu hau horrelako egoeran topa daitekeen edozein ekoizlerentzako alternatiba izan daiteke.

Era berean, bertako produktuen eskaintza bateratua kudeatuko duen eragilearen hutsunea beteko du proiektuak, hau da, espezializatutako komertzio txiki hauetan bertakoak diren produktuak aurkitzeko arazoak izan dituzte, bertako produktuen eskaintza anitza eta bateratua duen merkaturatzaile gutxi dagoelako. Baina proiektu honen bidez eskaera horri erantzun nahi diogu.

Baserritik Zuretzat, Zentzuzko Merkataritza’ ekimenak lehengo pausoa izan nahi du erreferente izateko. Bertako ekoizle txikien produktu salmenta gune nagusi bilakatu nahi ditu herrietako salmenta gune eta komertzio txikiak. Bi agenteen etorkizuna bermatu nahi dugu gaur egungo erronka nagusiei aurre eginez eta merkatuaren nahiak asetuz. Froga pilotutik haratago, etorkizunean ekoizle eta saltzaile sarea Gipuzkoa osora zabaltzea da ekimenaren helburua.

Proiektuaren helburua katea osatzen dugun elementu guztiok onuradunak izatea da: baserritarra, dendaria eta eroslea. Aipatu baserritar eta merkatari txikien sare osatzen dugunok, elkarlanaren bidez, soziala, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duena, berritzailea eta inguruko sare sozioekonomikoa indartuko duen ekimena bultzatu nahi dugu.

Era berean, ‘Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza’ zigilua daramaten produktu guztiak Gipuzkoako landa eremuko baserrietan ekoiztutakoak direla bermatzen dugu. Produktu freskoak nahiz transformatuak aurkituko ditu kontsumitzaileak proiektu honetan parte hartzen duten merkatarien dendatan: barazkiak, esnekiak, edariak, janari kontserbak....

Horrez guztiaz gain, herrietako merkatari txikien sarea bermatzea da gure xedea, baita Gipuzkoako baserritarren etorkizuna eta bideragarritasun ekonomikoa sustatzea ere, horrela hurrengo belaunaldientzako zaindutako landa eremua uzteko aukera dugulako.

Froga pilotua

Oraingoz urtebetean froga gisa ariko gara baserritar eta merkatari txiki kopuru bat (11 baserritar eta 15 saltoki) ‘Baserritik zuretzat, Zentzuko merkataritza’ proiektuaren bideragarritasuna probatzeko besteak beste. Teorian egin dugun banaketa errealitatean jasangarria den frogatu behar dugu edo aldaketaren bat eginda gauzatzeko modukoa den. Ez hori bakarrik, operadore guztiekin hitzartutakoak betetze maila egokia duen ere neurtu beharko dugu, hau da, errentagarria den etapa guztietan. Horrez gain, ziurrenik zuzenketak egitea ere suertatuko da eta non egin, nola egin aztertzeko balioko du urtebete honek.

Hein berean, jendarteak ‘Baserritik zuretzat, Zentzuzko merkataritza’ proiektuari zein harrera egiten dion ikustea ere gakoa izango da proiektuaren etorkizunerako. Jendarteak proiektua bere egitea lortzen badugu, hau da, bertako produktuen aldeko ekimen gisa ulertzen badu eta erosteko ohitura hartzen badu, proiektuarekin aurrera egiteko bultzada emango digu.

EKOIZLEAK/PRODUCTORES

  • -Igeldoko esnea (Igeldo) Esnea
  • -Arriatzu (Hernani) Barazkiak
  • -Larreta (Orendain) Esnekiak (jogurta, izozkiak, irabiakiak…)
  • -Mahala (Leaburu) Esnekiak (jogurta, izozkiak, irabiakiak…)
  • -Behieko (Altzo) Esnekiak (jogurta, izozkiak, irabiakiak…)
  • -Zelaieta (Orendain) Gazta onduak eta ketuak
  • -Baztarrika (Gabiria) Gazta onduak eta ketuak
  • -Isastegi (Tolosa) Euskal Sagardoa
  • -Lizeaga (Astigarraga) Euskal Sagardoa
  • -Gaintza (Getaria) Getariko Txakolina
  • -Akarregi Txiki (Getaria) Getariko Txakolina

SALTOKIAK/TIENDAS

  • -Txantxiku Harategia (Oñati)
  • -Odriozola Harategia (Azpeitia)
  • -Javi Vadillo Harategia (Legazpi)
  • -Jon Díaz Harategia (Aretxabaleta)
  • -Agirre-Etxe Harategia (Arrasate)
  • -Igarza Harategia (Bergara)
  • -Salegi Harategia (Bergara)
  • -Arozena Harategia (Zarautz)
  • -Otar Goxo Harategia (Usurbil)
  • -Uzkudun Harategia (Zestoa)
  • -Gabilondo Arregi Harategia (Antzuola)
  • -Leturia Harategia (Bergara)
  • -Iñaki Harategia (Beasain)
  • -Iturralde Harategia (Tolosa)
  • -Arriatzu (Hernani)

https://www.baserritikzuretzat.com/