1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA
Errzeil sagarraren azoka

Urretxuko eta Zumarragako udalak izan dira lehenengotariko erakundeak azokak gelditzen

  • Canceladas numerosas ferias tras el restablecimiento del estado de alarma sanitaria

Osasun Larrialdi egoera ezarri aurretik, hainbat udalerritan agertzen hasi ziren kutsatu datuen ondorioz, feriak bertan behera uzten hasi ziren erakunde lokalak. Horien adibide izan ziren Urretxuko eta Zumarragako udalak abenduko Santa Lutzi feriarekin. Ez zuten arriskurik hartu nahi izan eta azaroaren azken astean azoka ospetsua ez zela egingo publiko egin zuten: “Feriak sortzen dituen jende pilaketa handiak ekidite aldera eta osasuna lehenetsiz bi udalek bat egin dugu erabakia hartzerakoan”.

Beste horrenbeste gertatu zen Sagarraren azokarekin Errezilen ere. Abenduaren 5ean “Errezil Sagarraren Azoka egitekoak ziren Errezilen, baina egungo osasun egoera dela eta, antolatzaileek azokaren eguna atzeratzea erabaki dugu”. Tantaka tantaka abenduan zehar antolatuta zeuden azoka eta feriak ez zirela egingo adierazi zuten eta tartean baita Donostiako Santomas egun handia ere.