Nekazari guztiei eta gizarteari, oro har, dei egiten diegu NEKAZARIEN GREBAN parte hartzeko, datorren martxoaren 3an, osteguna, Iruñean antolatu dugun manifestaziora joateko. Nekazari eta abeltzain guztiei, gure produktuak ekoiztu eta merkaturatzen dituzten kooperatiba eta kontserbagileei, gure makinen mantentze lanak egiten dituzten lantegi eta enpresei, gure animaliak zaintzen dituzten albaitariei, pentsua egiten duten enpresei eta kudeaketa ekonomikoa errazten diguten aholkularitzei, azken batean, inguruan lan egiten duten guztiei egiten diegu dei.
Gure lanbidearekiko errespetua eskatzeko bildu gara. Gizartea kalitatezko produktuekin, produktu askotarikoekin eta elikagaien segurtasun osoarekin elikatzeko gai izanik, eta ingurunea ahalik eta gehien errespetatzen saiatuz, zailtasun ugari ditugu, eta botere publikoa ez da gai izan horiei modu erabakigarrian heltzeko, eta beraz, ez diote konponbiderik eman. Gure ustiategietako errentagarritasun faltak eta elikatze-katearen legea ez betetzeak, merkatuan egotea eragozten digute, desagertzera bultzatzen gaituzte eta, beraz, gizartearentzat ezinbestekoa den jarduera uztera behartzen gaituzte, ekoizpen-kostuek ito egiten gaituztenean.
Gu ere kontsumitzaile izanik kontsumitzaileei ere dei egiten diegu, haiek gabe gure existentzia ez litzateke posible izango, eta haien esku dago, erosketa-saskiaren bidez, etorkizunean ekonomiari, ingurumenari eta demografiari dagokienez iraunkorra izango den nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorea finkatzea. Mobilizazio honetan egotea ezinbestekoa da helburu hori lortzeko.
Mobilizazio hau, 2019an hasi eta pandemiaren ondorioz errotik moztu ziren mobilizazioetan kokatu behar da. Pandemia horretan, gainera, atsedenik gabe aritu ginen lanean, egun haietan funtsezkoak ginelako eta funtsezkoak garela aldarrikatzen jarraitzen dugulako.
Joan den urtean, Nekazaritzako Erakunde Profesionalek hainbat protesta-ekintza egin dituzte elkarrekin gai sektorialekin, eta horren ondorioz, manifestazio orokor bat egingo da datorren martxoaren 20an Madrilen, eta horrekin bat egingo dugu. Mobilizazio horretan landa eremuarentzako errespetua eskatzen da.
Landa ingurunearen egoera ez da batere xamurra. Joera irauli behar dugu. Landa eremuko aktiboen galera errealitate bat da, eta ekoizpen kostuen azpizko prezioak zailtasun erantsi bat dakar gazteak nekazaritza eta abeltzaintza sektorean sartzeko. NPB eskaxa hau, landa eremuko emakumeen eta gizonen errentari eragiten dioten arazo nagusiak konpontzen saiatzen da, eta bidenabar, erosketa saskiaren prezioa arintzen ere bai, gizarte iraultzarik gerta ez dadin. Honekin batera egungo politika publikoek landa ingurunetik urrun dagoen hiri ikuspegia dute, eta zerbitzu publiko zein pribatuen utsuneak, herrien ustutze arriskua larri areagotzen ari dira.
Nolanahi ere, Nafarroako azaleraren % 90 kudeatzen ari gara, eta ingurumenaren benetako zaintzaile eta kontserbatzaile gara. Landa inguruneko eragileok, hiri eta landa eremuen arteko beharrezko bizikidetza eta errespetua eskatzen dugu, non, politikak herritar guztien beharretara egokituko diren. Ezin ditugu ingurumena eta kontserbazioa, utzikeria eta debekuekin nahasi, edo erronka demografikoa, despopulazioarekin, edo maskotak gure lanerako animali eta abereekin. Legeak egiteko orduan, politikariek landa gunearekiko ikuspegi soziala ahaztu gabe eta begirunez jokatzeko eskatzen dugu, zoritxarrez orain ez bezala.
Gure lanarekiko gehiegizko lege neurriak, batzuetan laidogarriak ere bai, edo administrazioek ehiza kudeaketa bezalako arazoak konpontzeko duten utzikeria, edo agroseguroen jokaera lotsagarria beti nekazarion errentaren kalterako, edo abeltzain eta nekazari profesionalak babesteko nekazaritza politika bateratuaren porrota, edo gure produktuen kalitateari erasoak, badira nahikoa arrazoi beste behin ere ahotsa altxatzeko. Gizarteari eta kontsumitzaileei gure arazoei erantzuten ez dien eta gainera ingurumena zainduz elikagai onak eskeintzeko gure konpromezua zapuzten duen nekazaritza politika honekin, asko jokatzen ari garela jakinarazi nahi diegu.
Guzti honengatik, gazteak landa eremuetatik urruntzen ari zaizkigu, jarduera sozial eta ekonomikoa herri askotan desagertzen ari da, eta herrien ustutze joera hau, nekazaritza eta elikadura sektorerik gabe ezin izango dugu irauli. Landa munduarekiko arrakala eten behar dugu, nekazari eta abeltzainak lagundu behar ditugu.