1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA
Zaldibarren egindako manifestazioaren buruko pankarta

Sololuze eta Beltran omendu zituzten; Beltranen gorpurik ez da agertu oraindik

Bi urte joan dira Zaldibarko zabortegi a amild u zenetik. Hain zuze n, 2020ko otsailaren 6an gertatu zen hondamendia. Hainbat hilabete iragan diren arren, bistan da zauriak zabalik segitzen duela. Auziko korapiloak askatu gabe daude oraindik luizia gertatu eta bi urtera, eta herritarren ezinegona ez da arindu; horixe aldarrikatu zuten ehunka lagunek Ermuan egi niko manifestazioan.

Zaldibar Argitu plataformak deituta, mobilizazioa zuten 12:00etatik aitzina, herriko pla zan hasita . Ardurak «argitu» daitezela eskatu zuten. Pankarta handi bat izan zen manifestazioaren buruan; hari eutsiz egin zuten herritarrek Ermuko plazatik zabortegirainoko bidea.

Aldarrikapenez josia izan zen mobilizazioa, eta asko izan ziren hondamendiaren ondorioz hildako Alberto Sololuzeri eta Joaquin Beltrani eskainitako mezuak. –Beltranen gorpua aurkitu gabe da oraindik–. Mobilizazioaren ondotik, Sololuze eta Beltran omentzeko ekitaldi berezia egin zuten.